domingo, 29 de noviembre de 2009

Sindikatu estatalei buruzko gogoetak 1

Abenduaren 12rako CCOO eta UGT sindikatu espainiarrek manifestaziorako deialdia egin dute madrilen "que no se aprovechen de la crisis" lelopean. Zur eta lur geratu nintzen manifestazioko goiburuarekin. Nora begira daude sindikatu hauek? Egoera sozial eta ekonomikoa "ona" izan denean, batzuentzat behintzat, etekinak pribatizatuak izan dira eta orain, gauzak oso gaizki daudenean, galerak sozializatu dituzte. Langabezia gora eta gora ari da, irabaziak dauden enpresetan EREak aprobatzen dira naiz eta sindikatuen firmarik ez eraman eta espekulatzen eta ekonomia finanzieroan inbertitzen aberastu diren bankuei dirua eman zaie inongo mugarik jarri gabe berdina egiten segitu dezaten. Eta hala ere "ez daitezela krisiaz aprobetxatu"? nahikoa eta gehiegi aprobetxatu dira!! sindikatu batzuen konplizitateaz gainera.

Nafarroan daukagu adibide argia, gastu sozial eta lan prekaritatearen datuak hegoaldeko hiru probintzietan baina okerragoak izanik Miguel Sanzek urrezko domina eman zien lehengo urtean UGT eta CCOO sindikatuei gobernuko proiektu handietan parte hartzeko agertutako jarrera onarengatik.

Beste adibide polita Patxi Lopezen gobernuak antolatutako FES (foro economico y social) ekimena da. Dialogo sozial izenpean gobernua, patronala eta sindikatuak biltzen dituen foroa antolatu dute komunikabide guztietan agertu diren argazki bikainak ateratzeko aukera ondo aprobetxatuz. Hori bai, bertaratutako sindikatuek diru saria eduki dutela ez dute inon esan. Hori al da benetako elkarrizketa soziala egiteko modua? eta bertaratutako sindikatuei ez al die lotsarik ematen horrelako jarrera makurra agertzeak?

Sindikatu batek bere habitat naturala zein den ahaztu eta sindikalismo desnaturalizatua egiten hasten denean bere izena, eta izana, galtzeko arriskua du. Ez dago gela handi eta bilera instituzionalizatuetan bere lekua, kalean baizik. Kalean, jende artean baidauka ekimen sozial orok bere izateko xedea. Klaseko sindikatu batek ezin ahaz dezake kontrabotereko agente bezala konfrontazioa dela bere ezaugarri nagusietako bat.

Euskal Herrian Maiatzaren 21ean greba orokorrerako deialdia egin zen eta oso argia izan zen beraien jarrera. Sei hilabete pasa dira dagoeneko eta gauzak okerrera doazen honetan bi sindikatu hauek nora begira ari diren galdetzen diot nire buruari.

Espero dezagun berandu baina lehen zentzumena berreskuratuko dutela, beraien baseetako afiliatu asko oso oso aserre baitago beraien jarrerarekin. Bitartean langileok, klase konzientzia dugunok, kalean jarraituko dugu, manifestazioetan eta antonlatzen diren hainbat ekintzetan parte hartzen, gurea baita hitza eta asko baidago jokoan.

Eñaut Gracia

Argazkia hemendik ekarria CC lizentziari esker

1 comentarios:

maixu dijo...

Nire iritzia da abenduaren 12rako manifestazioa CCOO eta UGTko buruzagiek duten lotsa zuritzeko dela eta sumatzen duten hasarrea (4 milioi langabe) baretzeko dela.
Nire desioa da manifestazio horretan entzungo dela hasarre duina eta "aski da" engainuz. Grebara!
Maiatzak 21ekoak

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA