domingo, 15 de noviembre de 2009

Sinadurak eta detaileak

Azaroaren 11an, mahai bat jarri zen Iztietako Osasun Zentruaren sarreran. Maiatzak 21eko greba orokorraren sindikatuek abian jarri duten dekalogoaren informazioa eta sinadura bilketa iritsi zen anbulatoriora. Gero "batzar" txiki bat egin zen... lau langile elkartu bait ginen. Osakidetzako erabiltzaileren bat nahi izango balu sinadura bilketa honeta parte hartu, aski du josebarekin hitzegitea.

Hona hemen jaso ahal izan dudan ohartxoa:
"A partir del 1-11-2009 sólo se van a sellar como máximo:
--3 recetas de pañales cada dos meses
De estas sólo 1 puede ser de Super Noche
Las otras 2 pueden ser: 2 de día;2 de noche; 1noche-1día.
Zer iruditzen? Edo adineko jendea pixa gehiegi egiten du? Edota "pañal" gehiegi erabiltzen du eta despilfarro bat da? Edota Osakidetzak gerriko estutu behar du eta medikuntza pribatura doan diruaren flujua kontrolatu beharrean, adineko aiton-amonen flujua estutu nahi du?

"Begira zer pasatzen da sondekin: Sondak orain lehen bezala dohain hartzen ditut. Bainan lehen sondak merkeagoak eta hobeak ziren; orain kanbiatu dute sondak eta garestigoak dira eta txarragoak". Ezin dut esan irizpide hori zuzena den ala ez, bainan bizipena horixe dela bai.

Joseba

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA