domingo, 8 de noviembre de 2009

HAMAR URRATS: pentsa eta kalera

Hamar Urrats: pentsa:
Zerga sistemaren aldaketa sakona:
a) Presio fiskala
Erkidego Autonomo Baskoa. Presio fiskala: BPG-aren % 33,2
Nafarroako Foru Komunitatea. Presio fiskala: BPG-aren % 32,5
Espainiako Estatua (bataz beste)Presio fiskala: BPG-aren % 36,5
Europa(bataz beste) Presio fiskala: BPG-aren % 39,9.

Hegoaldeko presio fiskala Europakoaren antzekoa balitz, urtero bilduko lirateke 5.417 milioi euro gehiago.

b) Nork ordaintzen du: (2007ko datuak Erdikego Autonomoan)
zerga zuzenak (lana, IVA, Soziedadeen zerga...)......6.601,2 milioi euro
zeharkako zergak (kontsumoari lotuak)............... ...6.119,3 milioi euro

zerga zuzenak:
IRPF.....(langileak)...........................4.458,2 milioi euro
BEZ-a..(azken kontsumitzaileak)....4.265,5 milioi euro
Soziedadeen zerga........................... 1.692,2 milioi euro
Bestelakoak...................................... 1.044,6 milioi euro
Hitz batez, zeharkako zergak + IRPF + BEZ-a...... zerga sistema langilegoaren izerdiaren gain eratua dago.

c) Patrimonio gaineko zerga: kendu egin dute.
Arrazoia? Iruzur handiak egiten zirela, sistema ez zuela funtzionatzen...
Soluzioa? Zerga kentzea.
Ondorioa? 1,5 milioi euro baino gehiago zutenek, bataz beste, 20.000 euro urtero ordaindu behar zuten. Eta bazeuden milaka pertsona batzuk egoera horretan. Egin biderketa, eta pentsa zenbat diru oparitu dizkiete gobernu autonomikoek, foralek eta espainiarrek aberatsenei....
Hamar hurratsetako bat da: zerga sistemaren aldaketa sakona.

Hamar urrats: kalera.
Dekalogoaren sindikatu sinatzaileek pentsatu dute sinadura bilketa handia egitea. Kanpaina marraztua dago. Laister kaletan, enpresetan... Adibidez, azaroaren 11an, mahaiak jarriko dira Iztieta eta Beraungo osasun-zentruen atarian. Egun bererako, batzarrak egiteko deituak daude lantoki horietako langileak.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA