lunes, 2 de noviembre de 2009

Hamar urrats

Maiatzak 21eko greba ederraren ondoren. Urratsa eman zuten, poztu ginen, saiatu ginen eta, gero, krisikatzen sortu genuen. Krisia sakontzen doa eta sindikatuei kostatu zaie, bainan azkenian hamar urrats emateko prest agertu dira. Eta gu poztu gara.
Hamar urrats proposamena duzu laguna esku tartean. Zer egin horrekin?
1.- Gogoeta sakonak egin: bankaren sozializazioa? Lan orduak gutxitu edo ordu extrak sartu? Osasuna eta Unibertsitatea jabe pribatuen eskutan utzi (elikaduraren multinazionalak, farmazeutikoak, inbestigazio holding pribatuak…)? Gure harreman afektiboak krisiaren zerbitzura jarri? Kontrol poliziala mobilizazioen aurka edota ekonomiaren inguruko erabaki demokratikoak? Zerga sistemaren errotikako aldaketa? Krisia gainditzeko kontsumo aregotu eta kotxe gehiago egin eta lurra kutsatzen jarraitu?
Gogoetak egin eta lagunekin eztabaidatu. Zergatik ez egin HAMAR URRATSEN FOROA.
2.- Sinadurak bildu. Jai giroan, txarangarekin, mahaiak kalean eta mahai bakoitza etabaidagune eta krisiari buruzko umore gune bihurtu….
3.- Ez al da inor mogituko mobilizazioak antolatzen hasteko. Adibidez, banketxean aurrean “Kreditoaren Sozializazioa eskatuz”?

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA