lunes, 30 de noviembre de 2009
problema matematikoa?
Herriko alkateak (periodikoak egia esan badu) 58.000€ urtean.
Zenbat aldiz gehiago irabazten du alkateak pentsionistak baino?
Egin kalkuloa.............
Emaitza atera ondoren sentitu edo pentsatu duzuna "comentarios" sailean jarri dezakezu
hogeitabatekoa.
domingo, 29 de noviembre de 2009
ALDAKETA KLIMATIKOA . HITZALDIA
Zer? Aldaketa Klimatikoa eta bere ondorioak, baita Magdalena Ermitan ere, eta gure erantzunkizuna.
Noiz? Abenduaren 3an. Arratseko 19,30tan.
Non? Mikelazulon.
Nork? hizlari: Manolo Gari (Ekologista eta Ezker Antikapitalistako kidea)
aurkezle:Kepa Olaiz (Ekologista eta Zutik-Gorripideko kidea)
Hitzaldiaren ondoren solasaldiaren aroa.
Sindikatu estatalei buruzko gogoetak 1
Abenduaren 12rako CCOO eta UGT sindikatu espainiarrek manifestaziorako deialdia egin dute madrilen "que no se aprovechen de la crisis" lelopean. Zur eta lur geratu nintzen manifestazioko goiburuarekin. Nora begira daude sindikatu hauek? Egoera sozial eta ekonomikoa "ona" izan denean, batzuentzat behintzat, etekinak pribatizatuak izan dira eta orain, gauzak oso gaizki daudenean, galerak sozializatu dituzte. Langabezia gora eta gora ari da, irabaziak dauden enpresetan EREak aprobatzen dira naiz eta sindikatuen firmarik ez eraman eta espekulatzen eta ekonomia finanzieroan inbertitzen aberastu diren bankuei dirua eman zaie inongo mugarik jarri gabe berdina egiten segitu dezaten. Eta hala ere "ez daitezela krisiaz aprobetxatu"? nahikoa eta gehiegi aprobetxatu dira!! sindikatu batzuen konplizitateaz gainera.
Nafarroan daukagu adibide argia, gastu sozial eta lan prekaritatearen datuak hegoaldeko hiru probintzietan baina okerragoak izanik Miguel Sanzek urrezko domina eman zien lehengo urtean UGT eta CCOO sindikatuei gobernuko proiektu handietan parte hartzeko agertutako jarrera onarengatik.
Beste adibide polita Patxi Lopezen gobernuak antolatutako FES (foro economico y social) ekimena da. Dialogo sozial izenpean gobernua, patronala eta sindikatuak biltzen dituen foroa antolatu dute komunikabide guztietan agertu diren argazki bikainak ateratzeko aukera ondo aprobetxatuz. Hori bai, bertaratutako sindikatuek diru saria eduki dutela ez dute inon esan. Hori al da benetako elkarrizketa soziala egiteko modua? eta bertaratutako sindikatuei ez al die lotsarik ematen horrelako jarrera makurra agertzeak?
Sindikatu batek bere habitat naturala zein den ahaztu eta sindikalismo desnaturalizatua egiten hasten denean bere izena, eta izana, galtzeko arriskua du. Ez dago gela handi eta bilera instituzionalizatuetan bere lekua, kalean baizik. Kalean, jende artean baidauka ekimen sozial orok bere izateko xedea. Klaseko sindikatu batek ezin ahaz dezake kontrabotereko agente bezala konfrontazioa dela bere ezaugarri nagusietako bat.
Euskal Herrian Maiatzaren 21ean greba orokorrerako deialdia egin zen eta oso argia izan zen beraien jarrera. Sei hilabete pasa dira dagoeneko eta gauzak okerrera doazen honetan bi sindikatu hauek nora begira ari diren galdetzen diot nire buruari.
Espero dezagun berandu baina lehen zentzumena berreskuratuko dutela, beraien baseetako afiliatu asko oso oso aserre baitago beraien jarrerarekin. Bitartean langileok, klase konzientzia dugunok, kalean jarraituko dugu, manifestazioetan eta antonlatzen diren hainbat ekintzetan parte hartzen, gurea baita hitza eta asko baidago jokoan.
Eñaut Gracia
Argazkia hemendik ekarria CC lizentziari esker
sábado, 28 de noviembre de 2009
Sr ALCALDE: Insistimos
Sr. ALCALDE: INSISTIMOS EN QUE SE CUMPLA EL 0.7%
Fue en 1975 cuando Naciones Unidas lanzó un SOS a los países enriquecidos del mundo para que hicieran un pequeño esfuerzo económico y contribuir con el 0.7% de su Producto Interior Bruto a mitigar el hambre y la miseria en el mundo. Hoy día, 34 años después, siguen muriendo millones de personas cada año por no tener agua potable, por falta de alimentos y por no disponer de atención sanitaria.
Hemos insistido hasta la saciedad para que las instituciones pongan en práctica esta directriz. Sin suponer un gran esfuerzo, se trataría de aliviar el sufrimiento en el mundo empobrecido, devolviendo, aunque solo sea en parte, lo que el primer mundo ha esquilmado en el hemisferio sur. El ayuntamiento de Errenteria, a quien le hemos emplazado muchas veces para que cumpla los objetivos del 0.7%, cada vez se aleja mas de ese compromiso. Parece ser que el llamado tercer mundo no da votos.
Hasta ahora, el ayuntamiento de Errentería ha aportado cantidades en torno al 0.5% de su Presupuesto Municipal, cantidad que, referida a la riqueza, supondría el 0.25% sobre el Producto Interior Bruto. Una miseria.
Para 2010 el Ayuntamiento de Errentería nos quiere sorprender aun más. Han presupuestado para “Programas de colaboración internacional con países en desarrollo” la cantidad de 200.000 euros. Si tenemos en cuenta que el año anterior destinaron a este mismo fin la cantidad de 344.000 €, podemos concluir que destinarán un 42% menos que el año pasado.
Ya sabemos que estamos en crisis. Sabemos que el presupuesto municipal para el año que viene será, aproximadamente, entre un 15 y un 17% inferior al presupuesto prorrogado del año pasado. ¿Por qué la partida correspondiente a la solidaridad con el tercer mundo se ha de reducir más del doble que el presupuesto municipal?
No entendemos por qué, con las crisis, los que salen peor parados son los más pobres. No entendemos por qué a los ricos, a la banca, principal generador de esta crisis, se le inyecta miles de millones de euros para que el sistema, el modelo neoliberal de mercado, siga manteniéndose como hasta ahora. Para que siga la avaricia del capital, para que sigan las desigualdades, para que siga el actual e injusto reparto de la riqueza. Para que millones de seres humanos sigan muriéndose de hambre en medio de la insolidaridad. Con todo ese dinero que han inyectado los gobiernos del primer mundo a los banqueros, se habría acabado el hambre en el mundo.
Pero aun más difícil es entender que la otra avaricia, la avaricia por los votos, conduzca a muchos políticos por el derrotero del olvido de los que más sufren. El Ayuntamiento de Errenteria así nos lo ha demostrado.
Luis Alzola DNI 16.207.654 z
Pepe Pinto
Mikel Martín Conde
Lazaro Mitxelena
Y 10 firmas más.
2
LANA DUINA DENONTZAT
Horregatik, batzuk lan egin gabe aberastea, beste batzuk ordu extrak sartuz pobre jarraitzea eta milioika langabe etsituak egotea
onartezina da
Ondorioz, inor ez da besteen kontura biziko, denok lana izan dezaten lan-orduak murriztuko dira behar den neurrian, eta denbora librean sormena lantzen arituko gara.
Ados???
Maiatzaren 21eko Greba Orokorrekoak
miércoles, 25 de noviembre de 2009
Kajeroa eta emakumea
Gaur, azaroak 25, arratsaldeko 19,30tan, Niessengo zabalgunean 100 bat pertsona elkartu dira "Emakumeen aurkako bortxakeria" salatzeko. Haien artean Marta, Sonia, Laura eta Fanny. Hiru esaera aurkeztu diet eta hara hemen azalpenak:
Nagore Laffageren epaiketa:
Inpotenzia sentitu dut. Nola manipulatzen duten... Asesinatoa izan dena, homizidio bihurtu. Sinistezina. Guztientzat argi zegoena, legearekin libre atera daiteke azkar samar. Injustizia bat da. Desproposito bat. Oso merkea da emakume bat hiltzea.
Juarez:
Korrupzioa, matxismo, dena bildua. Dirurik ez baduzu ez zara ezer, eta emakume izanik are gutxiago. Kapritxoz, impunitatez, nahi dutena egin dezakete emakumeekin. Eta munduak ez du ezer egiten... Harrituta nago.
Feminizidioa. Zer erantzun exkaxa! Korrupzioz betea dago auzia. Narcok, poliziak, instituzioak... saku berean, forma desberdinetan, sartuak daude.
Berdintasunaren legea:
Motza, hutsunez betea, faltsua... Lortu da lege hori egitea, bainan itxurakeria handia, ondo gelditzeko egin da neurri batean. Errealitatea, funtsean, ez da aldatu. Justizia, eta legeak, gizonezkoek eginak dira. Gizonezkoek epaitzen dute. Paperan dagoena ez da errealitate bihurtzen. Horrela balitz aurrerapauso izango litzateke.
Bortxakeria eta hilketaren foko nagusiena, ordea, gerrak dira. Demokraziaren izenean egin zen Irak-eko gerra, eta hori eta Ruandakoa izango dira azken urteetan emakumeen aurkako bortxakeriaren fokorik gogor eta latzena.
Emakumeen aurkako bortxakeriaren ondorioz gertatzen diren hilketak, askoz gehiago dira bestelako biolentziena baino. Kajero bat erretzeagatik 20 urte zigor, eta emakume bat hiltzeagatik 10 urtekoa.
Judit.
Jaizkibel mendia eta superportua
Surflariak egindakoa da.
Helbide honetan ikus dezakezute:
http://www.youtube.com/watch?v=jzH7zKbeZA0
Urkabe
martes, 24 de noviembre de 2009
baztertuak, kolpatuak...
Niri burura etortzen zait maiatzak 21eko greba orokorrean kantatzen genuen "kaixo, kaixo" abestiaren zati hura:
Baztertuak/kolpatuak/ eta azkenian hilak..... duintasunik ez dugu izango/ hau gertatzen den artian...
Eta esperoan nago Aizpeak blog honetan argitara eman nahi duen emakumea eta krisiari buruzko gogoeta irakutzeko.
Judit
EGUNKARIA-HITZALDIA
jueves, 19 de noviembre de 2009
KORNELIOK ESAN DIT
Hogeitabatekoa
lunes, 16 de noviembre de 2009
MANDAMENTUAK
LEHENENGO MANDAMENTUA:
onartezinak dira.
Ondorioz, 600 euroko pentsio guztiak 400 eurotan igoko dira, eta horrela, gainontzeko diru-sarrera exkax guztiekin.
domingo, 15 de noviembre de 2009
bigarren eskuko azoka
MBB egitasmoa lantzeko asmoarekin antolatzen dute azoka hauek.
M....murriztu zabor/soberakinak.
B.....Berrerabili erabilitakoa.
B.....Berziklatu.
Horrekin batera konposta egiteko ontziak, publizitatea ez etxean eta holakoak....
Giro ona. Antolatzaileen aldetik hizkuntz-oreka egokia. Eskusoinu txiki bat (eta berdaderoa) erosi nuen. Haur-gaztetxo bat saltzaile. Erregateoan aritu ginen. Moldatu zen bikain. Musika-piezatxo bat oparitu nion. Amona txaloka.
Denetarik zegoen: panpinak, eskusoinuak, liburuak euro batean, arropak, pitxiak, artisautza, zaharkitutako monetak, apaingarriak, zapatak, biniloak, zintak, DVDak, giltzak gordetzeko kutxatxo panpinez apaindua eta zerrenda amaigabea.
Ekimen interesgarria, esanguratsua. Krisi garaitan aurre egiteko lagungarria. Honi buruzko informazio zehatza www.gipuzkoa.net/san-marcos eta baita ere "donostitruk"
Egunkaria-epaiketa eta krisia
Egunkariaren auzia oraingo krisi honek eztanda egin aurretikoa da. Bai. Bainan iraganak eta orainak izkutuko loturak dituzte.
Eman dezagun "behekoen esperantza" handitzen doala, autoantolakuntza, giro aske eta konfidantzazkoa, duintasunaren oihu bizkorra... Ez al da esperientzia "prebentiboa" nahi dutenean behekoen ahotsa ezabatzea? Alderantziz, Egunkariarekin egiten ari diren desmasiari erantzuten ez badiogu, ez gara ari borrokatzeko libertadea gutxiesten?
Bada.... azaroaren 26ean hitzaldi bat izango da Errenteria/Oreretan "Egunkaria Auziari" buruzkoa. Eta martxan da jadanik 10€ eta 50€-ko bonoen salmenta. Eta larunbatero jarriko dira mahaiak herrian. Eta Kurtsaalen ekitaldi artistiko erraldoia egin behar da hil honen bukaeran.... Eta kamisetak ere salgai daude...
Eta noski ohore handia izango da zuretzat..... bonoa edo kamiseta erostea... eta are ohore handiagoa bonoak eta kamisetak saltzen laguntzea...... Zure esku!
Ainhara.
bukatu da, bukatu da H.A. 2009
Atzo gauean, Honduraseko menuaz eta kantuez ospatutako afariarekin bukatu zen. Eta afarian irakurri zen irailaren 23an Gabriel Impaglionek idatzitako poema: "Al niño de Tegucigalpa"
Hecho de tres tallitos de jazmin y de tres costillas,
nudito de sol en mitad de la calle,
puñadito de ojos hondos de Honduras que padece que lucha y se renace
ese niño
resplandece.
Alrededor armados de niebla los verdugos
y su negra tiniebla alrededor y adentro,
no saben si matar o disolverse en luz hasta morir sin gloria"
Al niño que vi en una fotografía, sacando pecho, desnudo, frente a varios militares.
Oreretako haurren lanarekin hasi zena, Tegucigalpako haurren adorearekin bukatu zen. Gora Oreretako eta Tegucigalpako haurrak!
Mikaela.
Sinadurak eta detaileak
Hona hemen jaso ahal izan dudan ohartxoa:
"A partir del 1-11-2009 sólo se van a sellar como máximo:
--3 recetas de pañales cada dos meses
De estas sólo 1 puede ser de Super Noche
Las otras 2 pueden ser: 2 de día;2 de noche; 1noche-1día.
Zer iruditzen? Edo adineko jendea pixa gehiegi egiten du? Edota "pañal" gehiegi erabiltzen du eta despilfarro bat da? Edota Osakidetzak gerriko estutu behar du eta medikuntza pribatura doan diruaren flujua kontrolatu beharrean, adineko aiton-amonen flujua estutu nahi du?
"Begira zer pasatzen da sondekin: Sondak orain lehen bezala dohain hartzen ditut. Bainan lehen sondak merkeagoak eta hobeak ziren; orain kanbiatu dute sondak eta garestigoak dira eta txarragoak". Ezin dut esan irizpide hori zuzena den ala ez, bainan bizipena horixe dela bai.
Joseba
jueves, 12 de noviembre de 2009
Herrien Astea 2009. Gosetien balada
Hitzen eskribidorea: Joseba Barriola.
Musika: “Bereterretxen Kantoria”-ren egilea.
ESTRENALDIA: MIKELAZULO, AZAROAK 13, 19:30tan.
Bideoa: Anparo Arevalo
Kriskitinak: Inaxito Albisu
Eskusoinua: Joseba Barriola
Ahotsak: Olatz, Tatiana, Joseba.
Korua: presente direnak murmurio batean.
domingo, 8 de noviembre de 2009
José Luis Sampedro krisiari buruz
Iturriren harrikada batean ikusia.
by birasuegi
herrien astea: aldarrikapena
Haur horren adimena, etika eta giza-zentzua askoz ere sakonagoa da Europako Komisioarena baino. Haur horrek ulertzen du Galeanoren "Patas Arriba" liburuan esaten dena: "En la escuela del mundu al revés nos enseñan a ver al otro como un amenaza, en vez de verlo como una promesa".
......".
Aldarrikapena luzeagoa da. Eskuratzeko gogorik izanez gero Mikelara deitu eta eskatu.
Olatz
HAMAR URRATS: pentsa eta kalera
Zerga sistemaren aldaketa sakona:
a) Presio fiskala
Erkidego Autonomo Baskoa. Presio fiskala: BPG-aren % 33,2
Nafarroako Foru Komunitatea. Presio fiskala: BPG-aren % 32,5
Espainiako Estatua (bataz beste)Presio fiskala: BPG-aren % 36,5
Europa(bataz beste) Presio fiskala: BPG-aren % 39,9.
Hegoaldeko presio fiskala Europakoaren antzekoa balitz, urtero bilduko lirateke 5.417 milioi euro gehiago.
b) Nork ordaintzen du: (2007ko datuak Erdikego Autonomoan)
zerga zuzenak (lana, IVA, Soziedadeen zerga...)......6.601,2 milioi euro
zeharkako zergak (kontsumoari lotuak)............... ...6.119,3 milioi euro
zerga zuzenak:
IRPF.....(langileak)...........................4.458,2 milioi euro
BEZ-a..(azken kontsumitzaileak)....4.265,5 milioi euro
Soziedadeen zerga........................... 1.692,2 milioi euro
Bestelakoak...................................... 1.044,6 milioi euro
Hitz batez, zeharkako zergak + IRPF + BEZ-a...... zerga sistema langilegoaren izerdiaren gain eratua dago.
c) Patrimonio gaineko zerga: kendu egin dute.
Arrazoia? Iruzur handiak egiten zirela, sistema ez zuela funtzionatzen...
Soluzioa? Zerga kentzea.
Ondorioa? 1,5 milioi euro baino gehiago zutenek, bataz beste, 20.000 euro urtero ordaindu behar zuten. Eta bazeuden milaka pertsona batzuk egoera horretan. Egin biderketa, eta pentsa zenbat diru oparitu dizkiete gobernu autonomikoek, foralek eta espainiarrek aberatsenei....
Hamar hurratsetako bat da: zerga sistemaren aldaketa sakona.
Hamar urrats: kalera.
Dekalogoaren sindikatu sinatzaileek pentsatu dute sinadura bilketa handia egitea. Kanpaina marraztua dago. Laister kaletan, enpresetan... Adibidez, azaroaren 11an, mahaiak jarriko dira Iztieta eta Beraungo osasun-zentruen atarian. Egun bererako, batzarrak egiteko deituak daude lantoki horietako langileak.
sábado, 7 de noviembre de 2009
IKASLE FULTIME ERTAINETAN
Kexu daude ikasleak. Jarri zaien programari jarraitzeko egun osoa egon behar dira orduan sartzen. Klasetik aparte beste lau ordu gehiago liburuen gainean. Ez da denbora gelditzen borondatezko gauzak egiteko:arraunean aritu, lagunekin solastu, koru batean parte hartu, talde erreibindikatiboetan parte hartu... Bizitza=liburuak, eta gero azterketaren presioa. Irakasleek ere ez dakite zergatik eman den aldaketa hau. Eskola ordutan batzutan aspertzen dira, besteetan ez. Bainan denbora guztian somatzen duten presioa azterketak aprobatu beharra. Ikastea, mundu berriak aurkitzea, garai bateko anima ulertzeko filofoek izan duten habilidadea miraritzea, matematikaren magia atzematea, poeta handien lilurakin gozatzea....? Zer da hori! Begira azterketa daukat eta ezin dut holako gauzekin "denbora galdu". Zergatik gertatzen ari den hau dena? Ikasle batzuk badute susmoa Bolonia prozesuarekin zer ikusterik baduela.
Maixu
viernes, 6 de noviembre de 2009
ANUNCIO DE NOVARTIS (FARMACEUTICA)
“El control en tus manos”.
Se trata de una publicidad de la empresa escrita en el envoltorio de papel carísimo que reparte en los centros de salud a los médicos. Muy sutil ¿no? El boli en la mano, con el boli controlamos…¿qué? Puede el médico con ese bolígrafo recetar las medicinas que produce Novartis. De modo que el bolígrafo es un instrumento para aumentar los beneficios de Novartis. ¿Quién controla a Novartis?
Pero ¿quién es Novartis?¿Puede alguien explicármelo?
Urkizurena.
jueves, 5 de noviembre de 2009
herrien astea 2009
martes, 3 de noviembre de 2009
Krisikatzen jaiotza festa
Gaur arratsaldeko 6tan modu espontaneoan eta festatxo txiki bat eginez, behar den bezala sortu da Krisikatzen bloga, blog autologo, autonomo eta autoeratua. Lanetik bueltan izan dut notizia eta bertan parte hartzeko konpromisoa hartu dut berehala. Helburu anitzeko bloga, taldea, gure herriaren krisi egoera depresibo honi buelta ematera datorrena. Hemendik aurrera herriko jendearekin metaketa bidez aurrera aterako dugun proiektua. Ongi etorri Krisikatzen!
Dicen que gritar alivia. Para eso ha nacido krisikatzen, para dar la palabra a los que sufrimos con la crisis, para poder gritar y vivir esta crisis de una manera más humana. Para denunciar a los que nos han llevado a esta situación y para consolar a los que la sufren. Un abrazo muy grande a este recien nacido. Esperemos que venga con un pan bajo el brazo. Gora krisikatzen.
Txanpan argia eta ardo beltza. Gure herritik Balin dauden Karmele, Julia, Nati eta abarrekin topa eta opa egin dugu jaio berriarentzat sorginkeria guztiak desiratuz.Argia (txanpaña) eta haragia (ardoa). A zer lotura!!!. Gora Kizikatzen!
Beñat,Jabi eta Joseba.
lunes, 2 de noviembre de 2009
Mintzagaia: krisia
Kafetxo baten inguruan bildu gara Niessen-go Muruarekin, Papresa-ko Alcalarekin, Catelsa-ko Olaizekin, Portu-ko Izquierdorekin eta Masti-ko Olaizolarekin. Bost enpresa esanguratsuak bailaran. Mintzagaia: krisia.
Denetan egon badago “krisiaren sentimendua” bainan momentuz krisiak ez du berdin ikutu enpresa hauen produkzioa. Niessenen lana behera egin du nabarmenki, Catelsan (automoziorako lana egiten bait du) %50 jetxi da produkzioa, Portuan (kotxeak eta etxegintza ziren giltzarriak) asko jetxi da. Bainan Papresan produkzio mantendu egin da, nahiz eta abenduan behera gogor joko zuela beldur izan. Produkzioa mantendu da, bainan ez dakite zer preziotan ari diren saltzen eta “errentabilitatea” nolakoa den ere ez. Beldur horren harian Enpresak batzar batean errelebo-kontratoa kentzea proposatu zuen. Momentuz ez da neurria aurrera eraman. Eta Mastin “kontadore elektronikotan” puntako enpresa denez, horri esker, produkzioa mantendu da. Duela bi urte garraiolarien greba egin zenean nabaritu zuten krisia. ERE mugatu bat ere ezarri zuten. Bainan gero lanez ondo dabiltzate. Egia da enpresako langile kopurua nabarmen jetxi dela, eta azken lau urtetan lana uzteko intzentiboak erabili dituztela. Lau urtetan 250 langile izatetik 93 izatera pasa dira. Eta gero daukate “ebentualen dantza”. Gaur bai, bihar ez...
Enpresa denetan lan-malgutasuna geroz eta handiagoa da. “Flexibilitate” hitz polit horren atzean zer dago? Portuan “ebentualak” ia desagertu dira lantokitik eta langile finkoen artean despidoen mehatxua marrazten hasi da. ERE aplikatu dute eta orain soldaten izozketa proposatu dute. Catelsan, berriz, oporrak enpresaren beharretara moldatzen hasi ziren (udako oporrak neguan gastatu), bigarren saioan ostiralean jai oporrak gastatuz, gero 6 hilabeteko ERE, eta orain, langileen protestak tarteko, 3 hilabetekoa. Horri erantsi behar zaio errelebo-kontratua kentzea. Zertan da flexibilitatea Niessenen? Errelebo-kontratua mantentzen da, bainan hemen izan beharrean, multinazionala denez, agian Andaluzian edo beste nonbaiten mantentzen da. Gainera lana gutxitu denez, produkzio eskaeren arabera lanpostuz aldatzen dute jendea, kategoria handiagotara edo txikiagotara lan-sari berdinarekin. Lan postu batean espezializatutako langilea bukatzen ari da. Papresan flexibilitatea Niessenen antzekoa da.
Krisiaren aurrean egin den mobilizaziorik handiena, dudarik gabe, maiatzaren 21eko greba orokorra izan zen. Modu diferentez bizi izan zen greba hori fabrika hauetan. Hona hemen egindako aipamenak:
Papresak ez zuen, egia esan, grebarik egin. Makina bat geratu zen goizean, bainan arratsaldean martxan zegoen. Sindikatu guztiek ez deitzea eragina izan zuen. Ez zen batzarrarik egin eta kartelen bidez egin zen deia. Sindikatu bat gogor kontra azaldu zen. Grebaren aurrean erresistentzia giro bat nabaritu zen. Nahiz eta krisiaren sentimendua orokorra izan. Fabrikan produkzioa bai, bainan senideak, lagunak, auzokideak direla... denak daude krisiaren sentimenduan.
Niessen-en, aldiz, %80 atera zen greban. Besteak batez ere administrazioko langileak izan ziren. Giro oneko greba izan zen. Bainan Niessen krisian zeraman urte bete eta sindikatuen erreakzioa oso berandu iritsi zen eta nahiko motela izan zen. Greba ondo egon zen. Jarraipena ordea adorerik gabea. Orain krisiari aurre egiteko greabara deitu zuten sindikatuek atera duten “dekalogoa”-rekin planak egiten hasi dira.
Mastin greba egin zen. Batzarra egin zen. Batzarra bizia izan zen, jende askok hitzegin zuen. Gustora atera ziren. Administrazio jendea eta ebentual batzuk ez ziren greban integratu.
Eztabaida orokortu zen solaskideen artean. Krisi hau berezia dela, batez ere azken 20 urteetan ebentualitatea, kontratu zaborra, prekarietatea izugarri zabaldu delako eta hori izan dela krisiari aurre egiteko erabili duten koltxoia. Prekarioak kalera, prekarioen lan baldintzak gehiago estutzea. Ebentualen gain enpresek egiten duten presioa handia da. Kaleratzeko mehatxua etengabea da. Aski da kontratua haustea. Kontratua mantentzeko ebentualen artean lehiakortasuna dago. Sindikalistekin hitzegitea nota txarra da enpresarentzat. Hori larritzat hartzen du Olaizolak. Orain enpresa zatitua dago: finkoak, adinekoak; eta ebentualak gazteak. Bestalde ERE-k badu bestelako eragina: langileen organizazioa eta borroka zailagoa bihurtzen du. Baldintza hauetan maiatzak 21eko greba beharrezkotzat jotzen zuten gehienek. Sindikatoek aldiz, finkoen sindikatoak dira, gehienbat, eta gainera, batzuk menpekotasun handia dute estatuarekiko, harengandik jasotzen bait dituzte dirutza handiak.
Elementu hauek guztiongan eragina izan dute. Sindikatu borrokalariak ere lotan bezala egon dira. Bainan batez ere, eztabaida nagusia, negoziazioan sinisten dutenen eta mobilizazioan sinisten dutenen artean kokatzen zen.
Joseba Barriola
Hamar urrats
Hamar urrats proposamena duzu laguna esku tartean. Zer egin horrekin?
1.- Gogoeta sakonak egin: bankaren sozializazioa? Lan orduak gutxitu edo ordu extrak sartu? Osasuna eta Unibertsitatea jabe pribatuen eskutan utzi (elikaduraren multinazionalak, farmazeutikoak, inbestigazio holding pribatuak…)? Gure harreman afektiboak krisiaren zerbitzura jarri? Kontrol poliziala mobilizazioen aurka edota ekonomiaren inguruko erabaki demokratikoak? Zerga sistemaren errotikako aldaketa? Krisia gainditzeko kontsumo aregotu eta kotxe gehiago egin eta lurra kutsatzen jarraitu?
Gogoetak egin eta lagunekin eztabaidatu. Zergatik ez egin HAMAR URRATSEN FOROA.
2.- Sinadurak bildu. Jai giroan, txarangarekin, mahaiak kalean eta mahai bakoitza etabaidagune eta krisiari buruzko umore gune bihurtu….
3.- Ez al da inor mogituko mobilizazioak antolatzen hasteko. Adibidez, banketxean aurrean “Kreditoaren Sozializazioa eskatuz”?
Zaborrak Donostian
Muchos vecinos de Donostia creen que es un abuso la subida de la tasa de basura. Este año asciende a a 109 € en Donostia. En 5 años se ha duplicado. En Pasaia pagan 54,8 €; en Lezo 60€; en Lasarte 67,30€; en Errenteria 82,5€; en Hernani 90€.
Teniendo una Mancomunidad y un plan integral de basuras no se ve claro el porque de esas diferencias, pero en todos los municipios suben las tasas. Y las suben, dicen, porque, el plan integral de basuras (incineradora) es caro. Pero la incineradora la están poniendo contra la opinión de la provincia. Encuesta encargada por el Alcalde señalaba que el 67% de los donostiarras están en contra. La alternativa a la incineradora, la política de disminución de residuos y reciclaje masivo sería más ecológica, más sana y más barata.
Eguzki de Donostia propuso a los vecinos hacer una huelga de brazos caídos entre el 13 y 25 de octubre: llevar la basura a los contenedores, pero no dejarla en los contenedores sino fuera de ellos
ETBko iragarki bat
¿Has visto el vídeo de Eusko Jaurlaritza sobre el comercio? Corriendo, todos sonrientes, corriendo, sin tiempo de mirarse, corriendo... El panadero a la peluquera, la peluquera al tendero, el tendero al fontanero, el fontanero al tabernero, el tabernero... ¿Qué pasa de mano en mano? Dinero. Que corra el dinero, que corra el dinero.... ¿ Pero dónde está el dinero? ¿Cuánto vale el pan? ¿Quién pone precio al pan?¿Y estará el pollo sano? ¿Tendré acaso que renunciar a la peluquería? No, no, un gin-tonic no, ponme un chiquito corriente!... El comercio es una fiesta y el comercio nos hace. ¿Será cierto?¿Seremos imbéciles? ¿Qué te sugiere este anuncio?
Urkizurena
GRIPE A-ri buruzko galderak/gogoetak
1.- Txerri eta hegaztien produkzio sistema industrialak ( milioika animali kontzentrazio eremu infernaletan; antibiotikoaz blai...) zer ikusteko al du gripe aviar eta gripe porzinaren agerpenarekin?
2.- Osasunaren Erakunde Mundialak ba al du pandemiak garaiz detektatzeko eta gero aurre egiteko prestakuntzik, edota elikaduraren multinazionalen menpe egonik ezin du prebentziorik egin eta multinazional farmazeutikoen menpe egonik ezin ditu inbestigazioak eta prezioak irabazi-etekinen morrontzatik askatu?
4.- Nor da Tamiflu-ren gripearen aurkako txertoaren patentea duen enpresa? Rumsfeld Irakeko eraile eta torturatzailea. Zenbat milioi txertoa saldu ditu?
4.- Gripe A delakoaren hilkortasun tasa gripe arruntaren %1koa da. Zergatik piztu dira horrelako alarmak?
"No es la naturaleza ni una conspiración, es el sistema" Jaime Baquero
CAMPANAS POR LA GRIPE A from ALISH on Vimeo.
domingo, 1 de noviembre de 2009
Herri lanen ingeniaritza teknikoa. Ikasle ful time.
1.- Irakaslek emandako klaseak.........................25 x 4.............100
2.- Bakarka konektaturik egin beharreko lanak:
Fisika..................................................80,30
Matematika...............................................20
Gaiak......................................................12
Autocad.....................................................3
Kartografia.................................................8
3.- Taldeka egin beharreko lanak:
Fisika........................................................3
Ekonomia....................................................6
Hauek dira derrigorrezko lan-orduak............DENERA.......................232,30
Aparte matematikako examina prestatzeko astebukaera.
HILEAN.................................232,30 ORDU.
ASTEAN................................ .46,24 ORDU.
EGUNEAN (larunbata/igandea jai)..........9,16 ORDU.