miércoles, 25 de noviembre de 2009

Kajeroa eta emakumea




Gaur, azaroak 25, arratsaldeko 19,30tan, Niessengo zabalgunean 100 bat pertsona elkartu dira "Emakumeen aurkako bortxakeria" salatzeko. Haien artean Marta, Sonia, Laura eta Fanny. Hiru esaera aurkeztu diet eta hara hemen azalpenak:
Nagore Laffageren epaiketa:
Inpotenzia sentitu dut. Nola manipulatzen duten... Asesinatoa izan dena, homizidio bihurtu. Sinistezina. Guztientzat argi zegoena, legearekin libre atera daiteke azkar samar. Injustizia bat da. Desproposito bat. Oso merkea da emakume bat hiltzea.
Juarez:
Korrupzioa, matxismo, dena bildua. Dirurik ez baduzu ez zara ezer, eta emakume izanik are gutxiago. Kapritxoz, impunitatez, nahi dutena egin dezakete emakumeekin. Eta munduak ez du ezer egiten... Harrituta nago.
Feminizidioa. Zer erantzun exkaxa! Korrupzioz betea dago auzia. Narcok, poliziak, instituzioak... saku berean, forma desberdinetan, sartuak daude.
Berdintasunaren legea:
Motza, hutsunez betea, faltsua... Lortu da lege hori egitea, bainan itxurakeria handia, ondo gelditzeko egin da neurri batean. Errealitatea, funtsean, ez da aldatu. Justizia, eta legeak, gizonezkoek eginak dira. Gizonezkoek epaitzen dute. Paperan dagoena ez da errealitate bihurtzen. Horrela balitz aurrerapauso izango litzateke.
Bortxakeria eta hilketaren foko nagusiena, ordea, gerrak dira. Demokraziaren izenean egin zen Irak-eko gerra, eta hori eta Ruandakoa izango dira azken urteetan emakumeen aurkako bortxakeriaren fokorik gogor eta latzena.
Emakumeen aurkako bortxakeriaren ondorioz gertatzen diren hilketak, askoz gehiago dira bestelako biolentziena baino. Kajero bat erretzeagatik 20 urte zigor, eta emakume bat hiltzeagatik 10 urtekoa.
Judit.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA