sábado, 25 de septiembre de 2010

ELKARGANA GAITEZEN

ELKARGANA GAITEZEN
..................................IRAILAREN 29AN......
....................................................NIESSEN ENPARANTZAN
............................................................................19,30TAN
NOREKIN BATERA?
.................ATENAS, EL BIERZO, PARIS, MARINALEDA, BARZELONA, BRUSELAS, MADRID, BUDAPEST, BERLIN... EUROPAKO langile-langabe-prekario-ikasle-etorkin-baztertu guztiekin
ZERTARAKO?..................PROTESTA EGITEKO KAPITALAREN TIRANIAREN ETA GOBERNUEN IRUZURRAREN AURREAN.
........................DUGUN ESPERANTZA (BEHEKOEN BATASUNA) ERAIKITZEN JOATEKO.

Amorrua... kontenplazioa... hasarrea

Amorruak, esperantzak-penak, lotsak, irri-zitalak, kontenplazioak eta hasarrea.

Amorratuak daude patronala, gobernuak eta hedabideak. Amorratuak UGT eta CCOOko zuzendaritza sindikal otzanek Greba Orokorra egiteko deia egin dutelako. Horrela, sindikatu guztien desprestigio kanpaina itzela eta greba eskubidearen aurkako neurriak eta iritzi majaderikoak.

Esperantzak eta penak: Txema Madrideko Carabanchel auzoko "el vasco" da. Esaten zidan: kontentu nago grebarekin. Eransten zuen: "Pena bat bakarra dut.... que los vascos que han hecho dos huelgas generales, no se sumen esta vez".

Lotsak: Lotsaz konbokatu dute Greba Orokorra Mendezek eta Toxok. Lotsaz ari dira orain grebaren beharra esplikatzen sindikatu horietako hainbat liberatu sekula santan konbokatu ez duten asambladatan.

Irri-zitalak: EAJ, PSE, PSN, UPN-PP... irri-zitalak egiten ari dira. ELAk eta LABek, Greba honen aurrean hartu duten jarrerarekin, zure ustez, poztuko al dira? Edota urdurituko dira?

Kontenplazioak: Zergatik ez dute irailaren 29ko grebari buruz ezer esan, ez Ezker Abertzaleak, ez Aralarrek, ez Alternatibak, ez EAk?

Hasarrea: Krisia probokatu dute, diru publikoa lapurtu dute bankuak salbatzeko, estatuaren zorra eragin dute eta zorra bera aprobetxatu nahi dute harrapariak gisa, gainera austeritatea ezarri, eskubide sindikalak moztu, eta pentsioak kolokan jarri.... Hasarre bizia eta erantzun duina da langileen eta ikasleen eta jubilatuen eta libre izan nahi duten nazioen eta emakumeen eta etorkinen bide bakarra.

Joseba

sábado, 18 de septiembre de 2010

GREBA OROKORRA, BATASUN SINDIKALA ETA EZTABAIDA ESTRATEGIKOAK

1.- Greba Orokorra eta langileen interesen defentsarako batasun sindikala, landu beharrekoak dira. Ez da aski horiek aldarrikatzea. Egoera eta baldintzak aztertu behar dira eta ondoren erabakia hartu eta lanean jarri. Sindikatuak borrokan (kalean edo negoziazioan borrokan) bateginik ikusteak, dudarik ez, adorea eta konfidantza ematen du. Bainan batasuna abstraktuan ezin da ezinbesteko baldintza bezala hartu.
2009ko maiatzaren 21eko greba orokorrak agerian utzi zuen batasun sindikala gauzatzeko zegoen ezintasun erabatekoa. Langabezia izugarri eta oso denbora laburrean hazi egin zen prekarioz eta EREak biderkatu egin ziren, bainan orduan UGT eta CCOOeko zuzendaritzek ez zuten borroka egin nahi. Beraien konfidantza klaseen arteko kolaborazio mahaian zegoen jarrita. Egoera eta baldintza horietan ez zegoen batasun sindikalik egiterik, eta greba orokor hura (patronala, gobernuen eta UGT eta CCOOen propagandaren aurka) egitea, urrats garrantzitsua izan zen. Hego Euskal Herrian, grebarekin, agerian jarri zen norabide sindikalen zatiketa; bainan zatiketa, izan, estatuko lurralde guztietan zegoen: “minoritario” deituriko sindikatu eta korronte sindikaletan borroka borondatea antolatua zegoen, eta baita UGT eta CCOOen barruan ere bazeuden desadostasunak. Andaluziako Sindicato Obrero del Campo-k, adibidez, lurralde mugatu batean greba orokorra antolatu eta egin zuen. Borroka ez da aski izan norabide politikoa aldatzeko, bainan estatu osoan krisiari, patronalaren eta gobernuen arrokeriari, lapurketa legalari (bankuen “salbazioa” gure zergen kontura) erantzuteko zegoen beharrari muzin egin zion UGT eta CCOOen zuzendaritzen jarrerak. Negoziazio mahaia, berriz, adar-jotze galanta izan da: patronala eta gobernua (Europako Komisioaren eta FMIren babesarekin) geroz eta erasokorragoak eta sindikatuak eta langileak geroz eta umiliatuagoak.
Borroka hartan, eta ondorengoetan, gainditu beharreko bigarren oztopoa jarri da agerian: sindikatuen jarrera nazionala. Ez dut nik onartzen langileen batasun internazionalaren izenean Espainiako batasun nazional ukiezinaren inposizioa babestea. Aitzitik, langileen batasun internazionalaren izenean sindikatuek beharko lukete inposizio horren aurka eta autodeterminazioaren aldeko ahotsa altxatu. Uste dut, aldiz, UGT eta CCOOeko jokamoldea, besteak beste, ondo egokitua dagoela pakto konstituzionalaren barruan, eta beraiek direla ere, injustizia horren euskarriak.
Azkenik, badago ere gainditu beharreko hirugarren zailtasun bat: sindikatuen arteko aparatuen konpetentzia. Normala da. Bainan kontutan hartu beharko genduke sektarismorako joera elika dezakeela.
2.- Aurtengo udaberria eta uda parte honetan Europan aldaketa nabarmen bat eman da. Greziako langilegoari ezarritako zigor eskandalosoaren ondoren, Europa osoko estatu guztiek, estrategia berdintsua jarraituz, gerra ekonomikoaren deklarazio ezin garbiagoa egin dute. Langabezia tasa altuen onarpena, austeritate plan gogorrak (soldatak, hezkuntza, osasungintza, babes soziala), erreforma laboralak, pentsioen murrizpenak. Pakto sozialerako zirrikituak ere itxi egin dira. Patronalak eta gobernuek onartzen duten bakarra gerri-estutze latzaren bidean, ogi-apurtxoak dira. Egoera hoen aurrean, nahiko kolaborazionista den Europako Sindikatuen Konfederakundeak (Europako konstituzio neoliberal eta militaristari baiezko kritikoa eman zion) mobilizazio europearrak egiteko deia luzatu du. Eta egoera berberean UGT eta CCOO zuzendaritzak behartuak sentitu dira greba orokorra egiteko deia egitera.
Greba orokor honen aurrean esango dute batzuk greba-tranpa dela edota greba-espainola dela eta horregatik paso egin behar dela. Ez nago ados. Greba hau borroka bidean urrats bat da eta horregatik ari dira sindikatu guztien aurkako eta grebaren aurkako desprestigio kanpaina itzela egiten patronala, gobernuak eta horien menpeko hedabideak. Greba hau milaka langile militante ari dira prestatzen (UGT eta CCOOko lurralde eta nazio guztietako militanteak eta “minoritario” deituriko sindikatu guztiak: CGT, SOC, CSI...) eta milioika langilek egingo dute greba. Eta hauek ez daude “pakto sozialaren” filosofiaren alde, borrokaren alde baizik. Ezin dugu greba murriztu eta zuzendaritza burokratikoen inkoherentzia eta asmoekin berdindu. Greba hau okasio bat da borrokako sindikalismoaren agerpen publiko eta indartsurako. Gu izan gaitezke agerpen horren euskarri eta bultzada. Bestalde, lasaitu dezakegu geure kontzientzia esanez greba espainola dela, bainan justu orduan, erantzun beharko diegu galdera hauei: zertan datza euskal langilegoaren internazionalismoa? ez al da hau okasio garrantzitsu bat, gu borrokan inplikatuz, aldi berean, sindikalista borrokalari askorengan Euskal Herriaren eskubide nazionalen justiziaren eta autodeterminazioaren eskubidearen aldeko jarrera sustatzeko? Nik dakidala ELAk Bruselasko euromanifestazioan parte hartzeko asmoa du. Eta ondo iruditzen zait. Bainan ez al da Europako Sindikatuen Konderakundea erakunde nahiko kolaborazionista? Nik dakidala LABek babestu du Frantziako greba orokorra irailaren 7an. Eta ados nago. Bainan ez al zen hura greba frantzesa? Orduan, zergatik hemen ez? Ezin al dugu gure nazioaren langilego bezala geure ahots propioa altxa borrokan bat eginik?
Niretzako, irailaren 29a okasio bat da. Krisiak eztanda egin zuenetik Europako langilegoaren borrokan batasuna esperimentatzeko lehen okasioa, eta batasun hori gurutzeala izango da datozen urteetan. Eta langileak ondoratzearekin batera, nazioen eskubideak ukatuz, kulturak manipulatuz, patriarkatua defendatuz eta lurra suntsituz ari diren gobernu monarkiko konstituzional guztien aurkako langileen arteko aliantza lantzeko okasioa ere bada. Eta alianza hau, sahietsezina da guztiontzat. Horregatik, uste dut nik, komenigarria litzateke ELAk eta LABek 29rako beren dei propioa egitea.
Joseba Barriola.

viernes, 17 de septiembre de 2010

MISTER BLAIRREN SASI-BIDAIA

Erresuma Batuko “Premier” izandakoak, kargu horretan egon zeneko garaiaren (1997-2007) bere memoriak argitaratu ditu “Bidaia” izeneko liburuan. Hori dela eta Le Monde aldizkarian egin zioten elkarrizketa bat irailaren 5ean.
Diotenez, kargua utzi ondorengo hiru urteetan bi gertakari nagusi ezagutu ditu Blair jaunak: katolikotu egin da (une ilunetan parabolaren bat edo beste meditatzen ditu) eta izugarri aberastu da (hitzaldiak, memoriak: 5,5 milioi euro, multinazionalen kontseilaria, Ekialde Urbilerako sasi-arduradun nagusia izendatua eta ordaindua). Ez du elkarrizketan “aberatsaren eta jostarratzaren begiaren” parabola esplikatzeko astirik eduki.
Bidaia jarri dio izenburu bere liburuari. Ez pentsa. Sasi-bidaia da. 1997an hartu zuen leku berean ez da milimetro bat mogitu; gehienez leku bereko estolderian sakonagora jo duen bere harrokeriak eta itsumenak jadanik kiratsa dario.
Lehen, gerra prebentiboaren aldekoa zen, orain prebentzioa ondorengo belaunalditaraino luzatu nahi du. Sinistezina, bainan deklaratu du: “2003ko inbasio aurretik Iraken arma suntsikorrak ez zuela jakin izan balu ere…gerra ezin zen sahiestu.. Askatasunaren aldeko gerra zen”. Honaino betikoa, bainan jarraitzen du diktadorea irauli beharra zegoela zeren “egunen batean edo bestean, berak edo bere semeel berriro ekingo bait zioten arma suntsikorrak egiteari, eta Al-Qaidari emateko arriskuarekin”. Fantasia kriminal hori baino larriago: Iraken egindakoa Iranen errepikatzearen aldekoa da katoliko hau.
Blair krudelaren lagunak dira Nicolas eta Al Maliki. Horrelakoak lagunak: bata Irakeko morroi korrupto konbiktoa eta bestea Frantziako arrazista deklaratua.
Mister Blairrek esaten du aipaturiko elkarrizketan: “Pentsatzen dut Europa iratzarri behar dela…” eta honetan asmatzen du azti-ikasle memelo honek. Izan ere, Blairrek uste ez duen moduan, Europako langilegoa iratzartzen ari da. Irailaren 29a iratzarpen honen egun seinalatuetako bat izan daiteke. Gure esku dago.

martes, 7 de septiembre de 2010

BRUSELASKO EUROMANIFESTAZIOA

Europako Sindikatuen Konfederazioak deia luzatu du 29an Europa osoan ,manifestazioak antolatu daitezela krisiaren kontra. Agiriaren izenburuak honela dio: AUSTERITATERIK EZ? LEHENTASUNA HAZKUNDE ETA ENPLEGUARI;Brusellasen egingo da euromanifestazio nagusia.
Hasiera besterik ez da. Alterglobalizazioaren mogimenduak egin zituen hainbat mobilizazio europearrak: genevakoa, Irak-eko gerraren aurkakoa, Copenhagenekoa... Oraingo hau da nik dakidala, krisiaren eztanda ondorengo lehen deialdia sindikal europearra. Ongi etorria.
Agirian lau puntu azpimarratzen dira: austeritate neurriak(langabezia, oporbezia);krisia ordain dezatela erantzuleek,hau da, bankuek; Europa solidarioago eta sozialagoa;hazkunde eutsigarria.
Buruzagi sindikalistek oso era abstraktuan hitzegin dute. Jarritako helburuak zehaztu daitezke. Adibidez: Europako estabilitate paktuaren derogazioa; lotsaren dekretuaren abolizioa; Lisboako Paktoaren derogazioa; Bolonia prozesuq geldieraztea; Afganistanetik Europa kanpora eta NATO desegin; Europa osoan 32 orduko lan-astea...
Ez dute zehazten. Entzuna dut Europako Sindikatuen Konfederazioak "baiezko kritikoa" empan ziola Europako Konstituzio neoliberal kapitalista eta militaristari! Agian CES delakoak esplotazio sistema jasangarria nahi du!
Ez naiz fido; bainan euromanifestaziorako deia euskal herriko langile eta herritarrei egina da, eta bertako sindikatuek serioski beharko lukete erantzun. Krisia hasi zenetik Europako langilego gisa jokatzen hasteko lehen abagadunea dugu.
Joseba

jueves, 2 de septiembre de 2010

EUROPA BERRIA POSIBLE DA

1.- Bizitzen ari garen krisia irakasle zuhurra da.
Krisiak erakusten digu akumulazio kapitalistaren helburuaren inguruan antolaturiko sistema ekonomikoaren logikak, ez duela ez bizitza (gosea eta langabezia), ez askatasuna (demokraziaren bahiketa), ez pakea (gerrak), ez kontzientzia (gezurraren erabilera eta sentimenduen manipulazio lotsagarria), ez kultura (pentsamenduaren merkantilizazioa), ez lurra (kutsadurak eta txikizioak), ez zerua (aldaketa klimatikoa) errespetatzen.
Krisiak erakusten digu kapital handiaren (nazional eta multinazionalak) erakundeak gerra egiteko prest daudela, eta ahoskatzen dituzten hitzak geroz eta erasokorragoak, krudelagoak, lotsagarriagoak eta iraingarriagoak direla jende umila eta pobrearekiko.
Krisiak erakusten digu gobernuak, parlamentuak eta epaitegiak, salbuespen bat edo beste kenduta, kapitalaren morroi ondo koipetsuak baizik ez direla. Europako gobernu guztiak sail honetan sartuak daudela.
Eta krisiak erakusten digu populazioaren jende gehienak, langileak (lanetuak eta langabetuak, denak dira langileak) ezin direla ez bankan ez multinazionaletan ez enpresari handietan ez gobernutan fido. Eta fidagarritasuna, konfidantza eta esperantza kolpez golpe eraiki beharra dagoela. Behekoen arteko elkartasun kolpez, behekoek elkarrekin altxatutako borrokaren bidez. Geuk, gugan, eraiki beharreko zapalduen batasunean izan dezakegu esperantza, beste inon ez.

2.- Azken urteetan Europan bertan ezagutu ditugu: krisiaren eztanda eta langabeziaren hazkunde gogorra; bankaren salbazioa; austeritate planen ezarpena; erreforma laboralak……Europako gobernu guztiek ildo berdinetik jo dute, berdintsu jokatu dute. Eta gogor jotzen ari dira, latza delako krisia eta, gainera, sozialdemokraziaren partiduak irentsiak dituztelako, sindikato nagusienak domestikatuak, eta langilegoa desmobilizazio eta pakto politikaren bidez urte luzeetan ahuldua.
Eraso hauen aurrean bi erantzun estrategiko nagusi ikusi ahal izan ditugu: Pakto sozialaren aldeko estrategia. Estrategia honek bilatzen duena da krisiaren ondorioak “guztion” artean banatzea eta horregatik mobilizazioa baztertu du, eta sistemaren erreformak bilatzen ditu. Estrategia hau antzua gertatu da, eta erabat insolidarioa prekario, langabetu eta jubilatuekin, eta etsipena elikatzen du. Beste estrategia, borroka eta autokonfidantzaren estrategia izan da: krisia erantzulek ordain dezatela bilatzen du, pakto sozialaren ilusio faltsuak ezabatzen saiatzen da, eta ulertzen du gizartea antolatzeko sistema kapitalista irauli beharra dagoela. Bere helburua ez da krisitik ateratzea, krisiaren aurka borrokatuz eta krisia argituz kapitalismotik irtetzea baizik. Euskal Herrian ikusi ditugu bi joera horiek garbi azken bi urteetan.

3.- Azken urte hauetan Europako lurralde desberdinetan egin izan dira hainbat greba eta mobilizazio handi krisiaren aurka. Hego Euskal Herriko bi greba orokorrak; Greziako hainbat greba orokor indartsuak; Frantzian egindako Greba Orokorrak; Andaluziako nekazariek egindako greba orokorra; hainbat manifestazio erraldoiak; borroka sindikal gogorrak; Bolonia prozesuaren aurkako unibertsitateetan egindako grebak, manifestazioak, okupazioak….
2010eko iraila honetan, eta Europako gobernu guztiek adostu duten erasoen aurrean, deialdiak ugaritu dira: irailaren 29rako, Sindikatuen Konfederakunde Europearrak mobilizazio eguna konbokatu du eta Bruselasen egitekoa da manifestazio europearra; irailaren 7an Frantziako estatuan sindikatuek grebara deitu dute eta Sarkozyren politika arrazistaren aurkako manifestaldiak konbokatu dira; irailaren 29an Grezian eta Espainiako estatuetan greba orokorrerako deialdia dago.

4.- Espainiako estatuan CCOOk eta UGTk, behartuak eta beraien ildo sindikal antzuaren porrot osoa ikusiz eta beraien entregismoa zuritu nahian, greba orokorra egitera deitu dute irailaren 29rako. Enpresari handien komunikabideek aspalditik ari dira edozein grebaren, eta bide batez, sindikatu guztien aurkako kanpaina zitala egiten. Zapaterok erakutsi du Japonen bere talante iraingarria eta zitala, esanez prest dagoela greba ondoren negoziatzen jarraitzeko, hau da, langileei egurra eman eta gero zurikeritan ibili.
Bainan irailaren egun berean, 29an, eta sindikatu hauen pakto politika antzua eta etsitzailea kritikatuz eta aldaketa erradikal bat aldarrikatuz hainbat sindikatuk (CGT,USO, SAT, Sindicato de Obreros del Campo, Corriente de Izquierda Sindical etabar...) greba egiteko deia egin dute. Greba egun horretan agerian jarriko dira krisiari aurre egiteko bi korronte, bi planteamendu, baita Espainiako estatuko lurraldeetan ere.

5.- Hego Euskal Herrian bi greba orokor eginak ditugu azken urte pare hauetan. Espainiako gobernuaren eta Europako komisioaren aurka Bruselastik Andaluziaraino Grezia eta Paris zeharkatuz altxatzen ari diren ahotsak eta mobilizazioak pozten naute. Beharrezkoak ikusten ditut ahal den mobilizazio orokorragoak eta indartsuagoak egitea. Bereziki estimatzen dut militante kopuruz txikiagoak diren bainan asmoz eta borondatez saiatuagoak eta argiagoak eta esperantzagarriagoak diren sindikatu “minoritario” horien ahalegina. Eta uste dut, nola edo hala, agerian jarri beharko gendukeela Euskal Herrian borroka horiekiko begirunea, eta mobilizazioen bidez eta egun berean erakutsi. Nire aldetik, greba orokorra hemen ere. Gure nazioaren langilegoaren hitza altxatuz, beste eredu baten alde, eta beste herrialdetan gorripidean borrokan ari direnekin bat eginez. Gure hitzak oiartzun handia izan dezake.

Maixu

Iraila goria: LABURRAK

1
Une bakoitzak badu bere posibilitate iraultzailea. Oraingo uneak duen posibilitatea detektatzea eta posibilitate hori enkarnatzea da auzia.
Oraingo unea. Adibidez: Krisia Europan; Irailan Europan langileen sindikatuek deituriko mobilizazioak –Grezia, Frantzia, Espainia, Bruselas…-- Berotzen hasi da eta gorputz hartzen ari al da Europa mailako langileen erantzun kontundentea? Hori al da oraingo uneak duen posibilitate iraultzaileetako bat? Lehen aldiz, krisi honen barruan, Europako zapalduen batasuna nola eraikitzen ari den esperimentatzeko posibilitatea?
Horrela balitz, zer nolako moduz eta ekintzez haragitu dezakegu posibilitate hori? 2010eko iraila izan al daiteke krisiaren kontrako Europako langile mogimenduaren iratzartzearen, jadanik badatorren iratzartzearen, hilabete erabakiorra? Gure esku.

2
Hilabete honetarako deialdi multzo bat eginak daude: Greba orokorra Frantzian (irailak 7); manifestazioak Sarkozyren politika arrazistaren aurka (irailaren erdialdean); CES (Coordination Europeenne de Sindicats) deituriko mobilizazio europearrak, Bruselasen nagusiena egingo delarik; greba orokorra Grezian eta Espainiako Estatuan.
Ez dakit Rumaniatik Portugaleraino eta Finlandiatik Italiaraino zer dagoen prestatua. Bainan Europak hartu dituen neurri amankomunen ondoren (bankaren salbazioa eta austeridade plan gogorrak ezartzea), Europa mailako erantzuna elikatzea interesgarria da. Interesgarria itotzen eta zanpatzen gaituen tiraniatik, kapitalaren tiraniatik, askatzen hasteko.
Imaginatzen gainera, zein interesgarria litzateke Europa kapitalista ahul eta apuratua Afganistanetik irten beharrean, Israelí ezin lagunduz, Afrikako control militarra ezin eutsiz, Hegoamerikarekin operario político neoliberalak ezin eginez….
Gainera, amets erraldoi honek izan dezake gaur egun gorputz materialik! Eta amets egina osasungarria da. Arriskua bakarra da amets ez-egina.

3
Zapaterok esan du Japonian: “Tras la huelga general me reuniré con los sindicatos”.
Zapaterok esan du: Zertarako egiten duzute greba orokorra nire jarrera talantetsua baldin bada? Alferrik duzute greba, prest bait nago “dialogatzeko”!
Zapaterok egin du: lehenengo, langileen bizitza zurrupatzen hasi, eta gero, bere irrifar tentelaren ukendua eskeini.
Zapaterok tontotzat hartzen gaitu. Hori da G-20ko bileretan ikasi duen gauzarik printzipalena: nola zurikeritan ibiliz jende xumea engainatu.
Zapaterok eraiki du lastozko zubia, handik amildegira botatzeko langileria.
Mendezek esan du: Greba ondoren ez dugu eskatzen bilera bat, Zapateroren politikaren errektifikazioa baizik.
Langile askok esaten du: Greba ondoren Mendezen politika sindikalak funtsezko aldaketa behar du.

martes, 13 de julio de 2010

Islandiako Iraultza?

Zer ari da gertatzen Islandian? Krisi finantzieroa gogor jasan du Islandiak, eta protestak egiteko ohiturarik ez zuen irla honetako biztanleek gogor eta imaginazioarekin erantzuten ari diote. Argi dute beraiek erabakiko dutela arazoak nola konpondu.
Irakurri artikulu hau, benetan interesgarria da eta komentatu zer iruditzen zaizuen.
¿Qué está pasando en Islandia?  anarquía, surrealismo y creatividad lideran la revolución de Europa

Gora Alderdi Onena!

domingo, 11 de julio de 2010

SOS Arrazakeriak babesa behar du

Hedabideetan azaldu denez, Igan-tziko auzo-elkarteak ez du ondo ikusten SOS arrazakeriak bere auzoan bulego bat irekitzea. Ez gaude ados jarrera horrekin. SOS arrazakeria etorkinei laguntzeko eta bere eskubideak defenditzeko sorturiko elkartea da. Eta gure babes guztia behar du.
Izan ere, etorkinak, ez lehen eta ez orain, ez dira problema. Lehen diktadura zen problema, milioika pertsona emigratzera bultzatu bai-tzuen. Orain, Europak eta multinazionalek daramaten politika internazionala da problema, munduan miseria, gosea eta gerrak sorraraziz eta hemen etorkinak klandestinitatera eta kontzentrazio-eremutara kondenatuz. Etorkinak, gu bezala, merkatu sistema kapitalista honen biktimak dira. Etorkina gu bezala, eta larriago, munduko zapalduen multzokoa da. Etorkina problemarekin berdintzea, etorkina arriskuarekin eta bortizkeriarekin berdintzea, ez da justua eta hipokrita da.
Orain ezagutzen hasi garen austeritate plan gogorrak biderkatuko ditu hemen baztertuak eta miseria gorrian bizi direnak. Horiekiko elkartasuna eta plan sozialak eta osasungintza eta hezkuntza dohain eta kalitatezkoak aldarrikatzen eta exijitzen dugun bezala, etorkinekiko ere berdin jokatu behar dugu. SOS arrazakeria kapital mundialak sortzen dituen biktimekiko elkartasunaren adierazpen xume bat da. Sinatzen dugunok SOS arrazakeriaren eta Auzo Elkartearen arteko elkarlana beharrezkoa ikusten dugu.

Sinatzaileak:
J. Barriola, J.R. Gurrutxaga, Laura Lopez, Kontxi Martin, Pedro Boubeta, Julia Irasuegi, Laura Irasuegi, Gema Mariezkurrena, Koldo Gorostidi, J .A. Izquierdo, Filo Juanikorena, J.M Karrere, Mikel Martin, Fidel Alcala, M. Luisa Zabala, Jesus Aizpurua, Nathalie Pelage, Celine Urzaiz, Ainara Gurrutxaga, Joxin Arregi, Imanol Miner, Laura Vara, Beñat Irasuegi, Enaitz Lizardi, Igor Errazkin, Oscar Manso eta Lorentxo Garmendia

viernes, 21 de mayo de 2010

Greba Euskal Herrian


Albisteak 2.0.010 from Albisteak 2.0 on Vimeo.

Datorren astearterako eta datozen asteetarako giroa prestatzen + informazioa.

birasuegi

jueves, 20 de mayo de 2010

Deshazkundeari buruz

Azken aldian alde batetik eta bestetik entzuten dut deshazkundea hitza. Modan ote dago? galdetzen diot nire buruari eta zenbait lagunekin ere komentatu izan dut, baina egia da ez dudala medio masiboetan entzun, lagunen bitartez edo saltsan nabilen zenbait taldetan aipatu izan da, baita interneten gora eta behera nabilenean txoko batean baino gehiagotan topatu izan dut.
Baina zer da orduan deshazkundea, toki erabat ezberdinetan aurkitzeko? Hori jakin nahiean nabil eta dokumentazio lanetan nabil. Hala ere, naiz eta asko irakurtzen ari naizen gaiari buruz, askotan zuzenean beste norbaiten ahotik entzuteak eta esplikazioak jasotzeak gehiago laguntzen du, eta kasualitatez aukera ederra sortu da.
  • Gaur osteguna arratsaldeko 19:30etan Mikelazulo Elkartean, eta Oarsoaldeko Zutik-ek antolatuta Deshazkundeari buruzko hitzaldia izango da, Bikilak aurkeztua eta Deshazkundea kolektiboko Ivan Molina hizlari izango delarik.
Dexente ikasiko dugula uste dut. Ondoren eztabaidatuko dugu hemen?

birasuegi

miércoles, 19 de mayo de 2010

Maiatzak 25: GREBA OROKORRA PUBLIKOAN

Hona hemen nik dei egin duten sindikatuei eskatzen diedana:
1.- Grebalariok elkarretaratzeren bat egingo dute 25an? Bailaran? Non eta zer ordutan? Eguerdi aldean mereziko luke.
2.- Greba Orokor Publikoaren egunean manifestazioren bat egingo al da arratsaldean bailaran? Bertan parte hartzera deituko al zaie langile guztiei, pentsionisteei, gazteei? Ez da irakaslegoarekin eta funtzionarioekin solidaritate soila. Neurriak orokorrak dira, eta neurri gogorragoen abisua.

Zeren agindutako neurriak denoi ukitzen gaituzte:
***Funtzionarioen soldatak, eta hori izango da erreferente enpresa guztietarako. Egurra soldatak murriztu arte. Prekarioen soldatak, etorkinen soldatak...
***Zerbitzu sozialetan murrizketa handiak: osasungintza, irakaskuntza orokorra,unibertsitateko Bolonia neurriak (bere benetako aurpegia), paroa, garraioak,hirugarren adinekoen zaintza, emakume mehatxatu eta bortizki kolpatuen aldekoen neurriak...
***Pentsionisten sarreren izozketa...


Ados bazaude, deitu eiozu zure sindikatukoei edo zure lagun sindikalistari eta galdetu eta eskatu...

Maiatzarenhogeitatekoa.

lunes, 17 de mayo de 2010

ENTZUNDAKOAK

Zapateroren ukabilkada entzun ondoren, honakoak jaso ditut.
***Beti bezala, betikoak ordaintzea....
***Edozer eginda alperrik izango da...
***Norbaitek jarri du kartel bat "Greziarekin elkartasuna". Eta guri zer? Guri nork lagunduko digu?
***Elkarte Autonomoan, Espiniako besteekiko solidaridade modura onartu beharko genduke ere %5a galtzea!
***Zapateroren neurriak ez dira aski eta gainera injustoak dira!! (Brabo Rajoy). Egur gehiago eman behar da... bainan justizia pixko batekin? Y tú me lo dices, mientras tus chupópteros arrasan las arcas públicas!!!
***Aiton-amonei pañaletarako errezeta kopurua murriztu egin diete. Batek esaten zuen: "tendremos que hacer una manifestación "con el culo al aire!"
***Maiatzaren 25ean Zerbitzu Publiko guztietan greba orokorra!.(ELA-LAB-ESK-STEE-EILAS-HIRU).
***Maitzaren 20ean kontzentrazioak eta ekainaren 8an greba orokorra (CCOO-UGT).
***CCOO-k eta UGT-k greba atzeratu dute, eta diotenez, gobernuari dekretoaren zehaztapenak hobeto esplika dezan denbora emateko!!!!!!

Begirale

viernes, 14 de mayo de 2010

ZAPATEROREN GAIXOTASUNAREN DIAGNOSTIKOA

Zapatero gaixo dago. Gaixotasun larria. Hona hemen ondorio honetara eraman naueten elementuak.
1.- Errealitatearen ukazioa. Krisia abiadura handian zetorrenean, desazelerazio bakarrik ikusten zuen. Errealitatearen ukazioari, neurosis deitzen diot.
2.- Nortasunaren ukazioa. Zapatero socialista omen da, bainan hartu dituen neurri guztiak (bankuei diru publikoa eskeintzea, ondorengo neurriak, oraingoak) kapitalista huts eta garbiak dira. Nortasunaren ukazioari, psikosis deitzen diot.
3.- Krisian bi norabide, bi mezu nagusi, aldarrikatu du. Lehena, kontsumi ezazu! (koteak erosteko lagunak, diru barreiatu udaletan, haur jaio berrien famili-laguntzak); orain, berriz, ez ezazu kontsumitu! (gastu publikoak murriztu, soldatak gutxitu, pentsioak izoztu…). Gora kontsumo, behera kontsumo... mezuek adierazten dutena da joera maniako-depresiboa.

Ondorio orokorra. Zapateroren gaixotasuna neurosis psikotiko maniako depresiboa da.
Ez gaitezen fida. Agian itxurazko gaixotasuna da, geuri egurra jotzeko asmotan asmatua.

Joseba

miércoles, 12 de mayo de 2010

krisikatzen batzarrean

Krisikatzenekook batzarra egin dugu. Adibidez: badago hor anuntzio bat zeinean azaltzen den Urrian Oarsoaldean zegoen langabetuen kopurua. Hori kendu behar dugu. Zaharkitua dagoelako. Nahi bada berria jarri, baino gaurko datuekin.
Batzarraren puntu bat hauxe izan zen: eraman ezin dugun zama kendu. Momentuz ezin dugu, adibidez, bailarako informazio eguneratua, esanguratsua eta poetikoki landua eskeini. Fuera bada alperrikako zama urduritzailea. Krisikatzen-ek ez du zamarik gainean onartzen, ezta geure buruari jarritakoa.
Bigarren, esperimento bloga izan nahi du krisikatzen-ek. Krisiarekin loturan, krisia zabalean, guk geuk hitzegiteko era berri bat landuz: ikuspegiak, formak, loturak... ezustekoak bilatuz, sakonduz eta geure hizkera eta ideiak elkarrekin ezbaian jarriz. Guk geuk aberasteko, irudimen, hitz, pentsamendu aberasteko egina. Bildu nahi dela meategi honetara, ateak irekiak ditu, aberatsagoa litzateke.
Hirugarren, ondoren, noizenbehinka, maiztasun lasai baina efektibo batez tortila baten inguruan bildu (hurrengoa Gorkarekin) eta ezintasunak ahaztuz egindakoaz ikasi.
Maixu.

martes, 4 de mayo de 2010

Peoples of Europe, Rise up!


by: KKE

Irudi indartsua. Grezia ez dago salgai.
Eskaera argi eta zuzena egin digute Greziatik.
Zeren zain gaude?

domingo, 18 de abril de 2010

EVOREN MANDAMENDUAK

Salbuespen gisa hemen duzute 12 orrialdeko testua.

Sarrera:
"Gaur egun Ama Lurra larri gaixo dago. Planeta sukarrez. Inoiz ez da ikusi elurmendi eta glaziarrak desagertzen. Inoiz ez da ikusi animali eta landare milaka espezie desagertzen. Inoiz ez gara hainbeste hondamendi sozial eta ingurugirokoen lekuko izan, eta hondamendiak geroz eta maizago eta latzagoak dira.
Historiaren gaurko unea erabakiak hartzekoa da, naturak gure ordez hartu aurretik. Planetaren tenperatua gorantza badoa eta ez badugu ezer egiten, aldaketa klimatikoaren eraginak zorigaiztoko ondorioak ekar ditzake planetarentzat, gizadiarentzat eta bizitzarentzat.
Ez dugu denbora askorik. Azkar xamar ekin behar diogu auziari. Hasi berria den milurteko hau Bizitzaren Milurtekoa, Esperantzaren Milurtekoa eta naturaren eta gizakioen arteko Armoniaren Milurtekoa behar du izan.
Horregatik proposatzen dut 10 agindu hauek planeta, gizadia eta bizitza salbatzeko.


1 KAPITALISMOAREKIN AMAITU
Aldaketa klimatikoa gizakien jardueraren ondorioa da. Ez dago honetaz zalantzarik. Milaka zientzilarik hitzegin dute horretaz. Dudarik gabe datozen hamarkadetan tenperaturaren igoerak ondorio izugarriak sorraraz ditzake.
Orain badakigu planetaren temperatura datozen 100 urteetan bat/sei gradu zentigrado tartean igotzen bada, munduko fauna eta floraren espezie guztietatik heren bat edo bosten bat desagertuko liratekeela. Igoera horrek, gainera, milioika pertsonen bizileku diren uharte eta kostaldeak urazpiratuak izatea erangiko luke.
Denok dakigu planetaren beroketa orokorra karbono dioxidoaren igorpenagatik dela. Eta denok dakigu karbono dioxidoaren igorpena gertatzen dela petroleo eta bestelako energia fosilak gehiegi erabiltzeagatik. Horregatik mundu guztian petroleo gutxiago kontsumitzeko, karbono igorpenak gutxitzeko, zaborra berziklatzeko eta inguru giroa babesteko kanpainak egiten dira.
Zientzilariek esan digute, haatik, kanpaina hauek ez dutela planetaren beroketa orokorra frenatu.
Gu, herri indigenok, badakigu kanpaina hauek ez diotela Ama Lurraren gaixotasunik larrienetakoa sorrarazi duen egiturazko kausari aurre egiten.
Badakigu Ama Lurra sendatzeko eta osatzeko, duen gaixotasunaren izen abizenaren kontzientzia behar dela eduki. Eta gaixotasunaren izena hauxe da: sistema kapitalista mundiala.
Ez da aski esatea aldaketa klimatikoa planetan gizakiak burutzen duen jardunaren emaitza dela. Esan beharra dago sistema bat dela, pentsatzeko eta sentitzeko era bat, aberastasuna eta pobrezia sorrarazteko modu bat, “garapen” eredu bat dela amildegiaren ertzetara eramaten gaituena.
Sistema kapitalistaren logika da planeta errausten ari dena, gauza guztien gainetik etekina eta etekina gehiago ateratzearen logika. Enpresa transnazionalen logika da, horien interesa soilik baliabideak handitzea eta kostuak jeixtea bait da. Amaierarik gabeko kontsumoaren logika da, merkatu eta baliabide naturalak eskuratzeko tresna gisa gerra erabiltzearen logika da, eta bost axola baldin eta merkatu eta etekin gehiago eskuratzearren basoak desegin, langileak ustiatu eta langabezira bota eta gizabizitzarako oinarrizkoak diren zeribitzu sozialak pribatizatu behar badira.
Lehiakortasunean eta etekinean, sistema kapitalistaren motorrean, bilatu behar dugu aldaketa klimatikoaren iturria, kausak eta azalpenak.
Kapitalismoarentzat ez dago begirunerik merezi duen objekturik.. Kapitalismoaren eskutan dena merkantzia bihurtzen da: ura, lurra, giza-genoma, antzinetako gure kulturak, justizia, etika, heriotza…bizitza bera. Dena, guzti-guztia, erosi eta saldu egiten da kapitalismoan. Aldaketa klimatikoa bera merkantzia bihur daiteke.

Ezin dugu geure burua engainatu. Kapitalismoak irauten duen bitartean aldaketa klimatikoaren ondorioak mantenduko dira; kapitalismoak irauten duen bitartean karbono igorpenak gorantza egingo du, nekazal-muga hedatuz joango da eta zaborra planeta estaltzen joango da. Ez diezaiogun geure buruari engaina: bizitza aske eta duinaren helburua bateraezina da kapitalismoaren bizimoldearekin.
Aldaketa klimatikoari buruzko eztabaida serio eta benetakoari hasiera eman nahi badiogu jakin beharra dugu bi bizimolde, bi kulturen arteko borroka dela: zaborra eta heriotzaren kultura eta bizitza eta pakearen kulturaren artekoa. Hau da aldaketa klimatikoari buruzko ezbaiaren muina.
Planeta gordetzeko, bizitza eta giza-espeziea bera babesteko, kapitalismoarekin amaitu behar dugu.


2.- GERRARI EZEZKOA EMANEz dago Ama Lurrari eta bere seme-alabei eraso zitalagorik egiterik gerra baino. Gerrak bizitza desegiten du. Ezer eta ez inor ezin da gerratik baztertua gelditu. Borrokan dihardutenek sufritzen dute eta gerra elikatzeko ogirik gabe gelditzen direnek ere. Gerran, Lurra eta bizianiztasuna saminetan dago. Gerraren ondoren ingurugiroa ez da inoiz berdina mantenduko.
Bizitza eta baliabide naturaletan zarrastelkeriarik handiena gerra da. Boliviartarrok badakigu zer den gerra. XVIII mendean, Pazifikoko gerran, gure itxasora bidea galdu genuen. Guano, salitre eta kobrea kontrolatzearren Txilen ezarritako enpresa ingelesek sustaturiko gerra izan zen. Chacoko gerran, 1932-1936 urteen artean, 90.000 soldaduk eskeini zuten bizitza. Standard Oil eta Shell petroleoaren transzionaleen diru-gose eta grinak sustaturikoa izan zen. Galdu genuen ere, goma eta kautxoz lurralde aberatsa zelako, Acre boliviartarra.
Arrazoi historiko hauek direla eta gure Estaduaren Konstituzio Politiko berrirako egitasmoan artikulu bat jarri dugu, zeinean esaten da garbi:
“Bolivia estatu pakezale da, pakearen kultura eta pakerako eskubidea sustatzen du, hala nola kontinente honen eta munduko herrien arteko lankidetza, elkarrekiko ezagutza, berdintasunezko garapena eta interkulturalitatearen zabalkundea, estatuen burujabetzarekiko begirune osoz. Boliviak, estatuen arteko eztabaida eta istiluen konponbide-tresna gisa, eraso-gerra guztiak baztertzen ditu.” (10. art).
Orain, XXI mendean, gerrak sofistikatuagoak dira, bainan gerrara daramatzaten arrazoiak berdintsuak dira. Gaur, haatik, munduko herriek gerrara zuzenduriko baliabideen zarrastalkeria salatu ahal izateko informaziorik badugu.

· IRAKEKO GERRA ETA BEROKETA OROKORRA · AEB-ak Irakeko gerran gastatu duen guztiarekin, beroketa orokorra joera murrizteko energia berriztagarrien inbertsio guztiak ordaintzeko beharrezko dirua estali zitekeen.· Irak-eko gerraren ondorio izan dira, gutxienez, 2003tik hona CO2ko 141 tona metriko. Kantitate hau 25 milioi kotxeren ixurketaren baliokide da.· Gerraren ixurketak herri batenak bait liran kontabilizatuko balitzateke, herrialde horrek urtean 139 herrialde botatzen dutena baino CO2 gehiago botako luke. * Barack Obamak hitz eman du “energia berdearen hurrengo belaunaldiaren teknologia eta azpiegituretan 150.000 dolar jarriko dituela hurrengo 10 urteetan”. AEB-ak ia kantitate hori gastatzen du Irak-en 10 hilabeteetan.




Munduko herrialde guztien aurrekontu militarra 1.100 bilioi dólar/urteko baino gehiagokoa da. Estatu Batuak aurrekontu horren erdiaren erantzule da; Japoi, Bretaina Handia, Frantzia eta Txina aurrekontu horren %17aren erantzule dira. Zenbait azterketan erakusten da urtero 24 bilioi dolarrekin –gerrarako aurrekontuaren %2,6a- planetan gosez dagoen jendetza erdira jetxi daitekeela. Beste datu bat: 12 biloi dólar hutsekin --gerrarako aurrekontuaren 1,3 soila—mundu osoko emakumeen osasun erreproduktiboa bermatu daiteke.
Zifra hauetan oinarriturik, munduko herriek badugu eskubiderik galdera hau egiteko: nola ulertu daiteke esku batekin aldaketa klimatikoaren aurka borrokateko milioika dolar biltzea, eta, beste eskuarekin, heriotz eta suntsipen aurrekontuetan milaka milioi dolar gastatzea?
Erantzun bakarra du galdera honek: kapitalismorik ez dago gerrarik gabe, gerra kapitalismoaren industria handienetako bat da, mundu mailan bigarren industria handiena.
Berriro ere, ezin gara engainutan erori. Planeta salbatu nahi badugu heriotz eta suntsipenaren industriarekin bukatu beharra dugu; Pakearen eta Bizitzaren kultura geureganatu, munduko gatazka eta istiluak konponbidean gida izan dadin; arma-laisterketari uko egin behar diogu eta planetaren bizitzaren zaintza bermatzeko desarmeari ekin behar diogu.
Gu, planetaren herri indigenok, munduari esan behar diogu, geure ustez, heriotz industrian xahutzen diren milioika eta milioika dolar horiekin fondo amankomun handi bat egin behar dela planeta, gizadia eta bizitza salbatu ahal izateko.

3.- IMPERIALISMO ETA KOLONISLISMORIK GABEKO MUNDUA.
Sistema kapitalistak bere sabel-barnean darama imperialismo eta kolonialismoa. Bestearen gain jartzea, bestea menperatzea, bestea kontrolatzea dira garapen-eredu horren “bizitzeko moldeak”, lehiakortasunean oinarritua bait dago eta ez osagarritasunean.
Gu, munduko herri indigenok, kolonialismo eta inperialismoaren ondorioak gehien sufritu dugunok gara. “Zibilizazioaren” izenean geure lurratik gabetu gaituzte, eta gainera gure nortasunaz gabetu nahi gaituzte. “Zibilizatu” nahi izan gaituzte arimarik gabeko animaliak bait ginan.
Kolonialismoa eta inperialismoaren abiapuntua da mundu bat badagoela aurkitzeko, konkistatzeko, menpean hartzeko mundua.
Mendetan, imperialistek eta kolonialistek ideia bat sarrarazi nahi izan digute: Iparraldea dela erakutsi behar duena eta Hegoaldea ikasi behar duena.
Kolonialismoak eta imperialismoak ikusten duten mundua, mundu zatitua eta pitzatua da. Alde batean beraiek daude, beste aldean gu, munduaren gainontzekoa. Mendetan zehar mundua bitan zatitu dute: progreso eta aurrerapen mundua, eta atzerapenezko mundu abantonatua, mundu “garatua” eta mundu “azpigaratua”.
Orain, berriz, ingurugiroaren tragediaren aurrean, gertatzen da “denok” omen garela erantzule, “garatuak” eta “azpigaratuak”. Hau ez da egia, hau iruzurra da.
1860 ezkeroztik, Europak eta Iparramerikak, karbono dioxidoaren igorpenen %70a bota dute, eta horiek dira planeta gainberotzen duen negutegi efektua sorrarazten dutenak; baso, flora, fauna, ura, minerala eta petroleoaren ustiatzaile nagusiena Iparralde “garatua” da. Iparralde “garatua” da bere hazkunde ekonomikoa baliabide mundialen demasako erabileran eta Hegoaldeko herrialdeen arpilaketan oinarritu duena.
Ez gara lakioan eroriko: Ipar “garatua” da Hegoaldearekin eta mundu osoarekin zor ekologiko ikaragarria duena! “Garapen” kapitalistaren munduan eta herrialde guztiak biltzen dituen foroan, Nazio Batuen Erakundean, ez gara herrialde guztiak berdinak. NBEan badira lehen mailako eta bigarren mailako herrialdeak. Lehen mailakoak dira beto eskubidea dutenak. NBE osatzen duten 189 herrialdeetatik bost herrialdek dute, beti beraiek, Segurtasun Kontseiluan boto bakar batez edozein akordio galarazteko boterea. Hau da XXI mendean sarturik imperialismo eta kolonialismoaren beste adibide bat. Gu, munduko herri indigenok, Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua benetan demokratizatzea beharrezkoa dela uste dugu. Ez da beto eskubide duten herrialde iraunkorrik egon behar. Denok eskubide berdinak behar ditugu.
Eskubide berdineko nazioen munduak aniztasuna eta herrien arteko asimetriak onartzen dituen mundua izan behar du, herrialde eta erregioen artean ematen dira des-balantzeak kontutan hartzen duen mundua, ekonomia maila txikiagokoekiko begirune eta tratu desberdindua eta berezia sustatzen duen mundua.
Ezin da mundu desberdin batean berdintasunezko baldintzetan lehiatu. Lehiakortasunaren ordez osagarritasuna behar dugu. Berezitasunak, diferentziak, herrialde eta erregio bakoitzeko indarguneak eta ahuleziak kontutan hartu behar dira. Elkarrekin osatzea, eta ez elkarren kontra lehiatzea, bilatu behar dugu.
Mundu poloanitza imperialismo eta kolonialismo gabeko mundua da, mundu orekatuagoa, botere gune hegemonikorik gabe, anitza eta osagarria.


4.- URA, BIZIDUN GUZTIEN ESKUBIDEA.
Urarik gabe bizitzarik ez. Ur gozoaren gordailua txikitzen ari da mundu mailan. Bost pertsonetatik batek ez du ur edangarria eskuratzerik. Hirutik batek ez du ura saneatzeko bitartekorik. Gizakiok jasaten ditugun krisi sozial eta natural guztietatik, urarena da gure biziraupenari eta planetarenari gehien eragiten diona.
Aurreikuspenen arabera, datozen 20 urteetan, ur hornidura biztanleko, bataz beste, heren bat gutxituko da mundu mailan. Hiru dira hondamen honen arrazoiak: populazioaren hazkundea, kutsaduraren hazkundea eta aldaketa klimatikoa.
Nazio Batuen informe baten arabera, mende honen erdialdera, eta kasurik hoberenean, 2.000 milioi pertsona ur-exkaxia sufrituko du 48 herrialdeetan.
Ez dute denok ura eskuratzeko erreztasun bera. Herrialde “garatuetan” jaiotako haurrek, “garatze bidean” dauden herrialdetakoek bainan 30 edo 40 ur gehiago kontsumitzen dute. Ukituenak pobreak izaten jarraitzen dira, izan ere “garatze bidean” dauden herrietako populazioaren %50a ur kutsatuzko iturrien arriskuaren mehatxupean dago. Mende honen erdialderako planetak ur gozoko 18.000 kilometro kubiko galduak izango ditu, urtero lurrak ureztatzeko erabiltzen dena bainan bederatzi aldiz handiagoa.
NBE-ak eratu duen Aldaketa Klimatikorako Gobernu-arteko Mahaiaren (IPCC) informearen arabera, 2020 urterako Sahara azpiko Afrikako biztanleetatik 250 milioik ur-exkasiari aurre egin beharko diote, eta zenbait herrialdeetan elikagaien ekoizpena erdira jetxi daiteke.
Asiako hainbat zonalde, lurralde menditsuetako, Himalaya adibidez, glaziarren urtzeagatik arriskuan aurkituko lirateke. Bolivian mendiburu elurtuak pontxo txuria galtzen ari dira. Latinoamerika eta Cariberako Komisio Ekonomikoaren neurketen arabera “La Niña” izeneko ekaitzaren ondorioz izan diren uholdeek eragindako kalteak 517 milioi dolarretakoak izan dira, Boliviaren PIBaren %5,4a.
Uraren krisi mundial honi aurre egiteko, ura eskuratzea giza-eskubidetzat aldarrikatzen hasi beharra dago, eta ondorioz, pribatizatu ezin daitekeen zerbitzu publikotzat hartu.
Ura pribatizatzen eta merkantzia bihurtzen bada, ezingo dugu denontzat ura bermatu. Funtsezkoa da ura giza eskubide gisa onartzea.
Gu, planetaren herri indigenok, esaten diogu munduari: ura, bizidun guztien eta Ama Lurraren beraren eskubide bezala, merkatu libretik eta merkatal-akordiotik babestua eta gordea behar du ; ura, guztion eskubide denez, Munduko Merkatal Erakundetik aparte gelditu behar da; urak eta ur edangarriaren zerbitzuek, herri guztien eskubide diren aldetik, merkatu eta etekinaren legeetatik at egon behar dute.
Herri indigenon asmoa eta ahalegina Uraren Biltar Orokorra antolatzea eta sustatzea da: ura giza-eskubide gisa bermatzeko, ur iturriak babesteko eta gutxi batzuren eskutan hartuak eta pribatizatuak izan daitezen ekiditeko.
Ura giza eskubide bezala eta bizidun guztien eskubide bezala bermatzea planeta, gizadia eta bizitza salbatu ahal izateko atzeratu ezin daitekeen eginbeharra da.

5.- ENERGIA GARBIAK ETA NATURAREKIN LAGUNKOIAK.
Datu batzuren laguntzaz ulertuko dugu zer ari den munduan pasatzen energien erabilerari eta horrek naturarekin duen zer ikusiari dagokionez.
1751ean, erregai fosilen erreketatik eratorritako karbono dioxidoen igorpena 3 milioi bat tonakoa omen zen. 2006ean 8.379 milioi karbono dioxido tona igorri ziren atmosferan.
Gaur egun aurreko 650.000 urteetako edozein momentuan baino karbono dioxido gehiago dago atmosferan. 2007an, karbono dioxidoaren kontzentrazioa atmosferan iraultza industriala hasi zen garaikoa bainan %37 aldiz gehiagokoa zen.
Bi mende soiletan milioika urteetan sorturiko energia fosilaren zati handi bat kontsumitu da.
XIX mendearen hasieratik azken 1.000 urteetako urterik beroenak bizi izan ditugu.
NBEaren Aldaketa Klimatikorako Gobernuarteko Taldearen kontseilua da karbono igorpenak %60ean gutxitzea. George Bush Lehendakariaren bezalako gobernuek muzin egiten diote kontseilu honi. Are okerrago, gobernu honek ez du Kyotoko Akordioa bete nahi, nahiz eta akordio horretan ezarri den karbono igorpenaren gutxitze tasa... %8koa bakarrik izan!
Eta zer esan petrolioaz? Petrolioaren garaiaren amaieraren hasiera bizi gara. Petrolio ekoizpenaren erritmoa orain arte bezala mantentzen bada, eta mehategi berri eta handiak aurkitzen ez badira, gaur egungo mundu osoko erreserbak apenas 50 urtetarako dira. Hazitzen ari diren petrolioaren erreserba mundial bakarrak herrialde arabiarrenak dira, bainan uste da 2010etik aurrera murrizten hasiko direla. Mundu industrializatuaren inoiz ikusi gabeko krisi energetikoa hurbiltzen ari dela dirudi.
Denok dakigun bezala, petrolioaren salneurria bizi egin du gora azken bi hamarkadetan, 1988an 18 dolarreko kupela 2008an 124 dolarretara igo da. Petrolioaren prezioa sei aldiz altuagoa izanik ere, karbono dioxidoaren igorpenak ez dira gutxitu. Itxura guztien arabera egoera honek Iparrameriketako herrialdeei ikatza berriro ekoiztera behartuko die. Egitan, ikatzez elikaturiko energia sortzeko ekoizpen-plantak nabarmen hazi dira Estatu Batuetan. 2004ko otsailean, 36 estatu baino gehiagotan ikatzez elikaturiko elektrizitatea sortzeko 100 planta berri egiteko planifikazioa egina zegoen. Planta horien erdia martxan jartzen badira, karbono igorpenaren gorakadaren eragile berri bat izango dugu.
Panorma honi erantsi behar zaio bioerregaiak deiturikoen ekoizpena: ez da aldaketa klimatikoaren arazoaren irtenbidea eta are larritu ere egin dezake.
Nekazaritza eta Elikaduraren Nazio Batuen Erakundearen txosten batek esaten du elikagaien eskuragarritasuna mehatxatua egon daitekeela bioerregaien ekoizpenarekin, lurra, ura eta bestelako baliabideak elikagaiak ekoiztea zuzentzen ez diren momentutik. Fenomeno hori bizitzen ari gara Bolivian.
Denok dakigun bezala, artoa eta sojaren demandak gora egin du oso azkar azken urteetan, bioerregaiei buruz hitzegiten hasi zen momentutik, 2000 urte ondoren segituan. Data horretatik hona bi produktu horien prezioak gora egin du, eta, horrela izanik, geroz eta hektarea gehiago erabiltzen da bi produktu horiek ekoizteko eta gutxiago, adibidez, garia ekoizteko. Espero zitekeen bezala, honen ondorioa izan da gariaren prezioaren igoera, eta ondorioz, hirina eta ogiarena. Sojaren prezioaren igoerak, bere aldetik, sukaldaritzarako olioen preziotan izan zuen eragina. Oiloa, ganadu-haragia eta esnekiak ere gora egin zuten, animali guzti horiek artoa eta sojaren kontsumitzaile handiak bait dira. Herri xehearen ekonomiaren gain etorri diren ondorio txarrezko kate guzti hau bizitzen ari gara momentu honetan Bolivian.
Gaur egun, Munduko Banku berak eta Nazioarteko Moneta Fondoak ere esaten dute elikagaien prezioaren igoera orokor hau, neurri batean behintzat, bioerregaien ekoizpenaren ondorio dela.
Eta Estatu Batuetako egunkari ezagun batek, The New York Times-ek, esaten du mundu “garatua” eragin negatiboak sorrarazten ari dela krisi ekonomikoan “bioerregaien ekoizpena babestuz”.
Honi gehitu dakioke Kimikako Nobel Saria Paul Crutzen jaunarekin harremanetan dagoen zientzilari talde batek egindako txostena, zeinean esaten den bioerregaietarako erabiltzen diren lurretan erabiltzen diren fertilizanteekin oxiko nitroso kantitate handiak sortzen direla, eta gas hori dela “negutegi efektua” deiturikoa sorrarazten duten gasetako bat.
Datu guzti hauek bildurik, ez gaude oker esaten dugunok gasolinaz autoak elikatzeak, gizakiei elikagaiak kentzea esan nahi duela.
Planetak energiaren kontsumo gehiegia kontrolatzeko eta energia alternatiboak garatzeko beharra du. Eguzki-energia, geotermikoa, eolikoa, maila txiki eta ertainako hidroelektrikoa sustatu behar ditugun aukerak dira.
Energia garbi eta naturarekin lagunkoi direnen garapena da planeta, gizadia eta bizitza salbatzeko beste eginbehar funtsezkoentako bat.

6.- AMA LURRAREKIKO BEGIRUNEA.Ezin da Lurra baliabide natural gisa soilik ulertu. Aldaketa klimatikoaren krisiaren eta energiaren krisi osoaren atzean mundua ulertzeko bi moduen arteko borroka dago: ikuspegi batarekin lurra merkantzia bihurtzen da, eta bestearekin, berriz, guk planetako herri indigenok defenditzen dugun ikuspegiarekin, lurra izaki bizidun guztien etxea eta altzoa da. Lurra bizitza bera da.
Gaur egun, gure Ama Lurra gaixo dago, kapitalismoz gaixo. Eta edozein ama gaixo bezala, Ama Lurrak ezin die apenas bere seme-alabei babesa eman. Araketa desberdinek erakusten digute planetan diren 40.000 eta zerbait gehiago animali-espezieetatik 12.000 desagertzeko zorian daudela. Zortzi txorietatik bat desager daiteke betirako. Lau mamiferoetatik bat mehatxupean dago. Lau insektoetatik hiru betirako desagertzeko arriskuan daude.
Ikaragarria eta sinisgaitza da jakitea Lur planetan bizitzaren historian espezie bizien desagerpen larrienaren krisia bizitzen ari garela. Gaur egun espezien desagerpenaren tasa 100 aldiz azkarragoa da gizakiok planetan ez ginen garaietakoa baino. Sinisgaitza da jakitea gaur bertan hiru aldiz ur gozo dagoela bildua urtegietan planetako erreketan baino.
Ezin dugun gure Ama Lurra kutsatzen jarraitu. Ozeano Pazifikoaren erdian, esaten da azterketetan, plancton kilogramo erdi bakoitzeko plastikozko hiru kilo omen daude. Eta planctona da, aldiz, arraien elikagaia.
Ezin dugu onartu sistema kapitalistak lurra merkantzia soil bat izatera murriztea. Lurra eta bioaniztasuna ez dira sal daitezkeen, eta merkatuaren legearen arabera pilatuak izan daitezkeen ondareak. Gu, Boliviako herri indigena eta nekazariak, gaur egun bizi gara, geure haragitan, lurraren merkantilizazioaren arriskua. Lur jabegoa esku gutxitan pilatua egotea da injustizia sozial guztien iturria eta lurraren beraren atropello handienena. Lurrakin espekulatzeak, lurra gainustiatzeak eta lurra akumulatzeak desoreka sozial eta anbiental handiagora baizik ezin dezake eraman.
Lurra eripide kolektiboekin erabili behar da, osagarritasun eta begirunezko erizpideekin. Gizartea bere osotasunean da kudeatu behar duena, erantzunkizunez eta armoniaz, lurra eta gordetzen dituen baliabide guztiak.
Ama Lurrarekiko begirunea eta bere kudeaketa kolektiboa funtsezkoak dira planeta sendatzeko eta bizitza salbatzeko.

7.- OINARRIZKO ZERBITZUAK, GIZA ESKUBIDEAKGu, planetako herri indigenok, hezkuntza-, osasun-, ura-, komunikazio-, garraio- eta informatikara iritsi ahal izatea-ren oinarrizko zerbitzuak giza eskubideak direla aldarrikatzen dugu. Giza eskubideak dira gizarte bizitzarako funtsezko zerbitzuak direlako. Horregatik, oinarrizko giza eskubideak direlako, zerbitzu horiek ezin dira negozio pribatua bihurtu, eta zerbitzu publikoen oinarri bihurtu behar dira.
Zein da gaur egun munduko egoera ezagutzaz ari bagara? Ikusten duguna da, herrialde eta erregio batzutan ezagutzaren oasi txiki batzuk bazterketa eta atzerapen basamortu handiren erdian. Hau izan da, neurri handi batean, azken hamarkadetan burutu den hezkuntza sistemen pribatizazioaren emaitza. Hezkuntza publikoaren kalitatea, salbuespen gutxirekin munduan, matxuratzen joan da. Estatuen hezkuntzarako aurrekontuak gutxitzen joan dira lehen mailako hezkuntzan, eta produkziora zuzendutatako prestakuntzan jarri dute arreta. Hezkuntza, orokorrean, eta irakurtzeko eta eskribitzeko eskubidea, gehien dutenen patrimonio bihurtu dira, eta pobreentzat, planetako populazioaren gehiengoarentzat, helezinezko esperantza.
Eta pentsatzen jarrita noren eskutan dagoen zientzia eta teknologia planetan, berriro ere uharte txikitxo pribatizatu batzuk aurkituko ditugu bazterketa, atzerapen itxaso izugarri handien erdian. Enpresa transnazional handiak, jabego intelektualaren sistema konplexu baten bidez, planetaren zientzia eta teknologiaren kostua mantentzen eta ordaintzen dute. Hezkuntza eta ezagutza esku pribatuetan egoteak helburu bakarra du: planeta heriotz zigorrez zauritzen ari den sistema kapitalista iraunkortu eta birrekoiztea. Ezagutzaren monopolioa haustsi eta ezagutza gizadi osoaren zerbitzura jartzeko funtsezkoa da hezkuntza giza eskubide gisa bermatzea, eta ondorioz, zerbitzu publiko bezala, gizarte osora irekia eta ezagutzara hurbiltzea demokratizatuz.
Inbestigazio zientifikoa ezin da pribatizatu. Estatuek, ezagutzaren emaitzeetara hurbiltze aske eta dohainekoa sustatuz, patente aske eta irekien bidez, garatu behar dute inbestigazioa, beraien eraginkortasun zientifikoa nola ekonomikoa erakutsi bait dute.
Osasunerako giza eskubidea, sistema kapitalistaren pean, letra hila bihurtzen ari da. Munduko herrialde gehientsuenetan osasungintza publikoa guztiz akatsduna da eta populazioaren zati batek bakarrik jasotzen du. Dirua dutenek bakarrik hurbildu daitezke osasun zerbitzuetara. Osasuna geroz eta gehiago negozio da eta ez edozein gizakiarentzako zerbitzua. Aseguru konpainia handiek eta osasun sistema pribatuek kontsumitzailetzat hartzen dute pertsona, merkantzia baten erosle gisa, eta merkantzia bihurtzen duten hori bizitza eskubidea da. Egoera larriagotzen da medikamentuen patenteen monopolio geroz eta handiagoa farmazia-enpresa handiren talde txiki batean esputan dagoelako. Medikamentu berrien inbestigazioaren finantziazioa ez da zuzentzen gizadiak jasaten duen gaixotasun handietara etekin gehien eman dezaketeenetara baizik.
Osasuna giza eskubidea da eta ezin da negozio pribatu gisa hartu, denontzako zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezko bezala mantendu eta indartu egin behar da.
Gaurko mundua telekomunikazioen mundua da, garraioarena eta informatikarena. Zerbitzu hauek ezin dira negoziorako okasio bezala hartu, besteekin komunikatzeko posibilitaterik gabeko populazioa bakartua eta baztertua gelditzen delako. Gaur egun, eta zerbitzu hauen garrantzia handia izanik ere, estadistikek erakusten dute inbertsioak zerbitzu hauek ordain dezaketen eta etekin mamitsuak sor ditzaketen sektoreetan kontzentratzen direla. Komunikatzeko eskubidea giza eskubidea da eta ezin da transnazionalek kontrolatua egon. Gizartea bere osotasunean berreskuratu behar ditu zerbitzu hauek zerbitzu publikoak bihurtzeko, unibertsalak eta populazio guztiarentzat hurbilgarriak.
Planeta salbatzeko funtsezkoa da eskubide hauek populazio osoarentzat bermatzea. Eskubiderik gabeko populazioa Ama Lurra defendatzeko gaitasunik gabeko populazioa da. Horregatik gure egitekoa, zerbitzu hauek kudeaketa publiko eta sozial eraginkorraren bidez giza eskubideak izan daitezen bermatzea da.

8.- BEHARREZKOA KONTSUMITU ETA LEKUZ-LEKU BERTAN EKOIZTUTAKOA KONTSUMITZEA LEHENETSI.

Oparotasun eta eralketa munduan gosea dago. Egunero 100.000 petsona gosez hiltzen dira. “Azpigaratu” deituriko herrialdeetan gosea da heriotzen % 95en kausa. Bost segunduro hamar urte baino gutxiagoko haur bat hiltzen da gosez. Lau minuturo, norbaitek ikusmena galtzen du Bitamina A falta zaiolako. 845 milioi pertsona dago larriki azpielikaturik, gose iraunkorraz elbarrituak.
FAOren behaketek adierazten dute gaur egungo nekazal ekoizpen indarrekin 12.000 milioi pertsona elikatu daitezkeela, hau da, gaurko munduko populazioaren bikoitia. Haatik, ez da munduko populazio guztia elikatzeko nahikoa ekoizten, merkatuak eta geroz eta handiagoa den etekin-grinak agintzen duena soilik ekoizten bait da.
Kontsumismoarekin bukatu beharra dago, eralketarekin eta luxuarekin. Planetaren alderik pobreenean milioika pertsona hiltzen dira urtero gosez; alderik aberatsenean, aldi berean, milioika dolar xahutzen dira obesitatea borrokatzeko. Gehiegi kontsumitzen dugu, baliabide naturalak eraltzen ditugu eta Ama Lurra kutsatzen duen zaborra ekoizten dugu.
Aldaketa klimatikoaren krisiari eta krisi energetikoari gehitzen zaie orain elikagaien krisia, geroz eta handiagoa, eta aurreko bi krisi horiekin lotua dagoena. Elikagaien prezioa garestitu da % 45ean azken bederatzi hilabeteetan. Zekaleek %41eko gorakada izan dute; landaretako olioak %60ean igo dira eta esnekiak %83an. CEPAL-ek kalkulatzen du elikagaien prezioen %15eko igoerak txirotasuna hiru puntutan igotzen duela, %12,7tik %15,9ra. Petrolio kupelaren prezioaren igoera nekazal produktuen kostua areagotu du. Horri gehitu behar zaizkio aldaketa klimatikoak planetaren hainbat erregiotan eragindako hondamendi naturalen ondorioak. Bioerregaien ekoizpenak eragiten du ere elikagaien prezioen gorakadan.
Elikagaien krisi hau areagotu da beste eragile batengatik: merkatu librea. 2006ean elikagaien esportazioa %8an igo zen aurreko urteekin alderaturik. Haatik, elikagaiak per-capita justu %1,1 igo zen bederatzi urteetan. Elikagaien banaketa geroz eta gehiago merkatuaren presioen arabera egiten da eta ez populazioaren beharren arabera. Nekazaritzako produktuen esportadore handiak gose kronikoaz jotako populazioak dituzte. Elikagaien ekoizpena eta komertzializazioa sozialki arautua egon beharko luke eta ezin da merkatu librearen indarren eskutan utzi.
Herrialdeek lehenetsi beharko lukete bertan ekoiztutakoaren kontsumoa. Bere helmugara iristeko munduaren erdia ibili behar duen produktua ezin da merkeago izan bertan ekoiztutakoa baino. Bainan, kontutan hartzen badugu ingurugiroari egindako kaltea eta energiaren kontsumoak sorrarazten duen karbono igorpena, orduan uler genezake osasuntsuago dela planetarentzat eta gizadiarentzat bertan ekoiztutakoaren kontsumoa. Eredu neoliberalak nekazaritza komertziala agro-esportatzailea lehenetsi zuen. Gaur egun joera horri bira oso bat eman beharko genioke eta geroz eta gehiago barne-kontsumorako ekoizpena bilatu, bereziki elikagai eta oinarrizko produktuen kasuan. Kanpo-komertzioa ekoizpen lokalaren osagaia izan beharko luke. Inolaz ere ezin dugu kanpo-komertzioa lehenetsi barne ekoizpenaren kaltetan. NBEko txosten batek dioenez garia bezelako oinarrizko elikagaien merkatu globala sentiberakorregia da prezioen ezusteko aldakuntzen aurrean, eta horregatik kontsumitzen duten gehiena inportatzen duten herrialdeak goseteak ezagutzeko arrisku handiagoan daude.
Ezin dugu, produktibitatearen hazkundearen izenean, elikagai genetikoki aldatuen hedapena ontzat eman. Natura ezin da laborategi baten apeten menpe egon etorkizunean transgeniko deituriko produktuen ondorioak jasan gabe.
Beharrezkoa dena konsumitu eta bertan ekoiztutakoaren kontsumoa lehenestea premiazkoa da planeta, gizadia eta bizitza salbatu ahal izateko.

9.- KULTURA ETA EKONOMIA ANIZTASUNA ERRESPETATU

Kapitalismoak uniformizatu nahi izan gaitu, denok kontsumitzaile bihur gaitezen. Iparralderako garapen eredu bakarra dago, berea. Munduko Bankuaren eta Nazioarteko Moneta Fondoaren errezetek herrialde gehienak krisi batera eraman dituzte. Haatik, Munduko Merkatal Erakundea tematzen da errezeta bakar horri eutsiz planetako herrialde guztientzat. Maila ekonomikorako eredu bakarraren parean akulturazio orokorraren prozesuak datozte, kultura bat bakarra imposatu nahian, moda bat bakarra, pentsatzeko eta gauzak ikusteko forma bat bakarrarekin: kapitalismoren ikuspegiarekin. Globalizazio kapitalistak, horrela, bizitzaren eta bere aniztasunaren aberastasuna suntsitzen du.
Gu, planetako herri indigenok, ez dugu mundu guztirako irtenbide bakarrean sinisten. Gizakiok anitzak gara. Nortasun bereziko herritan bizi gara, kultura berezia duten herritan. Kultura bat desegitea, herri baten nortasunaren aurka aritzea, gizadiari egin dakioke kalterik larriena da.
Gu, planetako herri indigenok, pentsatzen dugu ez dela izan eta ez dela izango bizitza-molde bakarra mundua salba dezakeena. Jakin badakigu mundu plural batean bizi garela eta horretan aritzen garela, eta mundu anitzak aniztasuna begirunez ontzat eman behar duela, aniztasuna bait da bizitzaren beste izena.
Kultura eta ekonomia desberdinen arteko errespetua eta osagarritasun paketsu eta harmoniatsua funtsezkoa da planeta, gizadia eta bizitza salbatu ahal izateko.

10.- OSOTASUNEZ BIZISozialismo komunitario bat eraiki Ama Lurrarekiko armonian. Hau da munduan egoteko gure manera. Naturarekiko eta gizakiekiko harmoniaren ikusmira gure hau, eredu kapitalistaren ikusmira norberekoia, indibidualista eta pilaketariarekin kontrajarria dago.
Gu, planetaren herri indigenok, mundu justu, anitza, barnehartzaile, orekatu eta naturarekiko harmonikoaren eraikuntzan eskua bota nahi dugu herri guztiek Osotasunez Bizi dezagun.
Osotasunez Bizi esaten dugu ez bait dugu gura besteak baino hobeto bizitzea. Ez dugu sinisten progresoaren kontzepzio lineal eta pilaketarian, ezta ere bestearen eta naturaren kontura egindako garapen mugagabean. Elkar osagarritu behar dugu eta ez besteekiko lehiakorkerian erori. Konpartitu eta ez auzokoaz aprobetxatu. Osotasunez Bizi nortasun kulturalean, komunitatean, gure artekoan eta Ama Lurrarekiko harmonia erizpideetan pentsatzea da, eta ez sarrera per-kapita erizpideetan.
Planetako herri indigenok naturarekiko harmonian eraikitako sozialismo komunitarioan sinisten dugu. Herrian oinarrituriko sozialismoa, komunitateetan eta ez estatuko burokrazian, azken honek bere pribilejioak lehenesten bait ditu gizarte osoaren premien aurretik. Geure praktika indigenan agintariak komunitatearen zerbitzariak dira, eta ez komunitateaz baliatzen diren pertsonak. Sozialismo komunitarioa, komunitatearen interesak boteretsu batzuren pribilejioen aurretik lehenesten dituena da. Sozialismo komunitarioa ontasun komunitarioan etekin indibidualean baino lehenago pentsatzea da. Sozialismo komunitarioa giza eskubideen alde, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen alde borrokatzea da.
Bainan aldarrikatzen dugun sozialismo komunitarioa, iragan denboran porrotean bukatu duten beste ereduk ez bezala, ez du gizakiarengan soilik pentsatzen naturalezan eta aniztasunean baizik. Gauza ez da eredu desarrollista bakarrarekin jarraitzea, nahi ta nahi gabe industrializazioarekin ekin eta ekitea. Ez dugu mugagabeko progresoan sinisten gizakien arteko eta, funtsezkoa dena, Ama Lurrarekiko osagarritasunean eta orekan baizik.
Ez dugu alternatiba askorik. Edo kapitalismoaren eta heriotzaren bidetik amildegira jotzen dugu, edo naturarekiko eta bizitzarekiko harmoniaren bidetik aurrera egiten dugu.
Herri indigenok benetako aldaketa lortu arte hitzegiten jarraituko dugu. Gure ahotsa urrutitik dator. Gure ahotsa pontxo txuriak galtzen ari diren mendiburu elurtuetatik dator.

INDIOAK BIHOTZEZ PENTSATZEN DU LURRA BERE AMA DELA

viernes, 16 de abril de 2010

GOSARIA SANTIAGO ALBA RICO-REKN

Hauxe da zoria tokatu zaiguna!
Maiatzaren 2an, hamaikaterditan
Santiago Alba Ricorekin
Mikelazulon gosaritan...
Nahi baduzu parte hartu
atea irekita dago
eskertuko genizuke
abiso ematen baduzu.
943-517002.
"analisis y denuncia del nihilismo espontáneo de la percepción...trata del nihilismo normal, cotidiano, alegre y moralizante, del capitaismo y sus instrumentos de dominación, y de los peligros que entraña para la superivencia misma de la humanidad".

kristalezko bolie

PITXIYAKU APUROTAN

Lagunok:

Pichiyacun uholde latzak izan dira.
Laguntza eskatu digute.
Zugana zuzentzen gara, gure lagunei, eskatu digutenaren zati bat behintzat, bidaltzeko.

Pichiyacu ezagutu genuen duela sei bat urte Mikelazulok Ecuadorrera egin zuen espedizio kulturalean. Pichiyacu Txatxien nazioaren herri bat da. Txatxi nazioa, Pazifiko aldeko oihanean bizi da, Cayapas errekaren alboetan, eta bere hizkuntza Cha’palaachi du. Gure lagunak egin ziren. Duela hilabete pare bat bisitatu genituen. Cayapas ibaia da gainezka egin duena eta hortik uholdeak.

Hona hemen beraiek bidali diguten mezua:

“hola amigo como estan, recibi su mensaje, quiero decir que la comunidad chachi de pichiyacu esta bajo el agua por que el rio cayapas se desbordo y permanecio durante cinco dias y las gente no sabe que hacer por que se ha perdido todos sus cultivos, casas y animales domesticos. la peor descracias del pueblo pichiyacu, aun no recibe ningun tipo de ayuda de nuestro gobierno tampoco de los alcalde de nuestro canton, estamos pasando calamidades de suma necesidades y no tenemos quien nos ayuden, pensando por mi gente de pichiyacu creo conveniente de pedir algunas ayuda adicional, que los amigos de san sebastian o de renteria nos puede ayudar en algo de lo economico se necesita por lo meno cinco mil dolares para ayudar a la gentes mas dannificado espero que haya una colaboracion de una minga aportando algun centavo.
se puede depositar la ayuda economico en la cuenta de ahorro del banco del pichincha no. 3880170100 a nombre de williams san nicolas
aqui le envio fotos de comunidad pichiyacu, que se encuentra bajo agua”

Kanpainatxo bat jarri dugu abian, maiatzaren lehenean amaituko dena. Instituzioengana jotzean gain, lagunetik lagunera laguntza eske gabiltza. Pentsatzen dugu 20€ bana jarrita poltsatxo bat osa dezakegula, guretzat ia ezer haientzat lagungarri.
Parte hartu nahi baduzu sartu ezazu dirua Mikelazuloren kontu korrontean (“Pichiyacu” jarri), eta maiatzaren 3an bidaliko dugu daukaguna.
Kutxako kontu korrontearen titularra: Jose Ramón Gurrutxaga Zubizarreta
Zenbakia: 2101 0064 90 0010463693.

Adeitasunez eta arretagatik esker onez
Mikelaren izenean, Txokolo eta Joseba.

sábado, 3 de abril de 2010

aberri eguna eta ama lurra

Ama Lurraren egoera latzean dago: Lurra bera ustiatua; gizakien gehiengoa guztiz txirotua.
Aberri eguna, euskaldunen lurraren eguna. Oinordekotzat dugun Memoria eta egiteko dugun Egitasmoa biziberritzeko eguna.
Eta nire Memorian gordetzen dut, halakoak berriro ez daitezen gertatu, honako hauek:
**Gordetzen dut kristautasunaren (Monastegi eta Monarkien (Nafarrokoa, Gaztelakoa eta Pariskoa) arteko aliantza santuaren bidez) indarrezko zabalkundea...eta jentilen akaberea (euskara mezprezatua eta mendi-itxas txokotara zokoratua).
**Gordetzen dut Espainiako Koroarekin eta baita Frantziako Koroarekin morroi harrapakari gisa Abya Yala (Ameriketako) konkistan eta kolonizazioan, eta Afrikako beltzen esklabotzan gure aurreko euskaldun parte hartu izanak. Eta horiek, Gipuzkoako Foru aldundiaren palazioan lotsagabe jarriak, edo kultur jendearen ohorezko zerrendetan aurkitzen den Compañia --esklabularia-- Gipuzkoana de Caracaseko Peñaflorida Kontea.
**Gordetzen dut euskalduntasuna, baztertu edota kultur erreakzionarioaren izenean gorde-manipulatu nahi zuten errege karlistekin lotzea.
**Gordetzen dut nola 36ko gerran aberriaren izenean entregatu ziren, ukitu gabe eta produkziorako ezeztatu gabe, Bizkaiko fabrika handiak Frankoren banduaren eskutara eta nola miopia eta berekoikeria ikaragarriz sinatu zen Santoñako traizioa.

Egitekoa dugun egitasmoa:
***Euskararen Lurra berreraiki. Euskararen lurra, bizi dan jendearen erabakiz sortzen, desagertzen eta berpizten da. Han non hitzegiten den edota hitzegiteko eta euskaldun izateko nahia dagoen lekua da euskararen lurra. Ez da definizio politikoa, egitate linguistikoa baizik. Egitekoa bada euskararekiko motibazio uholdea irradiatzea, lehenik....
***Lurra zaindu. Kutsaduratik, berotegi efektutik, elikagaien genetizaziotik, porlanizaziotik lurra zaindu. Eta Ama Lurra bakarra eta sarean lotua dagoenez: Yasuni ITT-ren zaintzaileak izan.
***Evo Moralesen Hamar Mandamenduetatik lehena kontutan hartuz: Kapitalismoarekin Amaitu. Bere, eta berea duen diruaren akumulazioaren (kapitalaren pilaketaren) logikaren pean, Lurra itotzen Gizakiak gosetzen eta mundua gerran erortzen ari bait da.
Osasuna eta bakea
Joseba

martes, 23 de marzo de 2010

KRISIAZ. HITZALDIA. MARTXOAK 24. MIKELAN

MARTXOAK 24: KRISIARI AURRE EGIN.....

HITZALDIA. 19,30tan. MIKELAZULON

**Multinazionalek (bankuek eta enpresa erraldoiek) akumulazioaren logika jarraituz
Kaosa sortu dute ekonomian
Gosea eta miseria aregotu dute gizartean (Milioika langabetuak/ 1.000.000 goseti munduan).
Lurra kinka larrian jarri dute. Aldaketa klimatiko katastrofikoa etxe-atarian dugu.

**Gobernuek, aurrekoen morroi gisa jokatuz
Bankuak eta enpresari handiak babestu dute herria hipotekatuz eta lurra, ura, elikadura, zerbitzu publikoak, osasungintza, hezkuntza pribatizatuz eta merkatuaren lege pean ezarriz.
Erantzunkizun-eza eta korrupzioa estali dute
Jende langilearen aurkako lege berriak prestatu dute

**Langabetuak, etorkinak, prekarioak (gazte eta emakumeak), finkoak, autonomoak, enpresari txikiak...... itotzen ari dira.

**Kapitala eta bere gobernuek irainka ari dira, herriaren bizkar burla egiten. Negoziazio Soziala? Adar jotzea! Eta egurra ematea! Ekonomia hobera egin duela? Bai? Eta langabetuen, hipotekatuen, bidalitakoen, superexplotatuen kopurua gora? Kontsumoa goratu behar dela? Eta Lurra izurratu!

Esperantza? Esplotatuen eta zapalduen mobilizazioa eta organizazioa. Ez dezagun onart manipulazioa, burla eta harropuzkeria. Geure bizitza duina dugu jokoan

Honetaz..... Hitzaldia. Hizlaria: Abalde, ESK-ko sindikalista.
Martxoaren 24ean. 19,30tan. Mikelazulon.
Antolatzailea: Oreretako Zutik!

domingo, 14 de marzo de 2010

HAMAR AGINDU PLANETA GIZADIA ETA BIZITZA SALBATZEKO

"Gaur egun Ama Lurra larri gaixo dago. Planeta sukarrez. Inoiz ez da ikusi elurmendi eta glaziarrak desagertzen. Inoiz ez da ikusi animali eta landare milaka espezie desagertzen. Inoiz ez gara hainbeste hondamendi sozial eta ingurugirokoen lekuko izan, eta hondamendiak geroz eta maizago eta latzagoak dira.
Historiaren gaurko unea erabakiak hartzekoa da, naturak gure ordez hartu aurretik. Planetaren tenperatua gorantza badoa eta ez badugu ezer egiten, aldaketa klimatikoaren eraginak zorigaiztoko ondorioak ekar ditzake planetarentzat, gizadiarentzat eta bizitzarentzat.
Ez dugu denbora askorik. Azkar xamar ekin behar diogu auziari. Hasi berria den milurteko hau Bizitzaren Milurtekoa, Esperantzaren Milurtekoa eta naturaren eta gizakioen arteko Armoniaren Milurtekoa behar du izan.
Horregatik proposatzen dut 10 agindu hauek planeta, gizadia eta bizitza salbatzeko.
1.- Kapitalismoarekin bukatu.
2.- Gerrari uko egin.
3. Inperialismorik eta kolonialismorik gabeko mundua
4.-Ura: izaki bizidun guztien eskubidea.
5.-Energia garbiak eta naturarekin lagunkoiak
6.-Ama Lurrarekiko begirunea
7.- Oinarrizko zerbitzuak, giza eskubideak
8.- Beharrezkoa dena kontsumitu eta lekuz-leku ekoizten denaren kontsumoa lehenetsi.
9.- Kultura eta ekonomia aniztasunarekiko begirunea.
10.- Sumaq Kwsay... osotasunez bizi.

Evo Morales Ayma.

domingo, 21 de febrero de 2010

agenda txikia

Datorren astean honakoak dituzu aukeran:
otsailaren 23an, asteartea, 19,30tan Mikelazulon:
***"Emakume indigenak antolatuak. Jolom Mayaetik kooperatibaren esperientzia. K'inal Antsetik. Chiapas".

otsailaren 24ean, asteazkena, 19,30tan Mikelazulon:
***"OTAN-en aurreikuspenak. Harmadak mendebaldeko kaleetan bete beharreko papera".

apirilaren 20-22an. Bolibian, Cochabambam. "Conferencia Mundial de Pueblos sobre el Cambio Climático y los derechos de la Madre Tierra". Evo Morales-ek konbokatua. Horri buruzko informazio gehiago jakin nahi izan ezkero: http://www.cmpcc.org/ eta www.embajadabolivia.ec/eventos/eventos.php

Tankin Shuar.

egunkaria:memoria zirrikituak

Atzo, otsailaren 20ean, Errenterian, memoriari atxikita, elkarretaratze bat egin zen Egunkariaren itxiaren eguna tamalgarria bainan itxaropenez kargaturik gogoratuz. Bertan, memoriaren zirrikituari ateak irekiz, gogoan izatekoak ginen Lizardi (Errepublikaren garaian lehen euskarazko egunkaria ateratzeko egitasmoa egin zuena --gero gauzatu egin ezin izan zena--) eta Aresti (Diktaduraren garaian euskararen arrotasunari bultzada ikaragarria eman ziona). Hauek dira elkarrataratzean irakurtzekoak ziren poemak:
Lizardi:
"Eusko-bidaztiarena:
Baina nik, izkuntza larrekoa,
nai aunat ere noranaikoa:
soiña zaar, berri gogoa;
azal orizta, muin betirakoa."
Aresti:
"Egun da Santimamiña
benetan egun samina
goiko zeruak gorde dezala
luzaro neure anima.

Goiko zeruan izarra
hari begira lizarra
Egunkaria libre izan arte
ez dut moztuko bizarra"

Atrebentzia barkatuko didazutelakoan.......
Urkizu.

sábado, 6 de febrero de 2010

Kapitalaren Europaren aurkako manifestua.


Bihar, igandea 7, Europako ministroen lehiakortasunari buruzko bilera hasiko da Donostian. Bilera hauekin Kapitalaren Europari beste bultzada bat eman nahi zaio, eta honen aurka protesta egiteko KAPITALAREN AURKAKO PLATAFORMA sortu da.



Hau da plazaratu duten manifestua, eta biharko manifestaziorako deialdia:

KAPITALAREN AURKAKO PLATAFORMA. AHTaren Aurkako Asanblada, Antikapitalistak, Mundu Bat, Gazte Independentistak, EGK, Ela, Lab, Ezker Abertzalea, Aralar, Alternatiba, Ezker Batua, CC.OO, Zutik Gorripidea Ildoa, CNT, , PCE-EPK,… (NORBAITEK JARTZEKO ORAINGOZ gauen taldeen izenak)

Gaur, hemen elkartu garen kolektiboek “KAPITALAREN AURKAKO EUROPA PLATAFORMA” aurkeztu nahi dugu jendartean.

Ekimen berri honen bidez, datorren astean, Otsailaren 7,8 eta 9an lehiakortasunaz hitz-egiteko EBko gailurra salatu nahi dugu.

Lehiakortasuna kontzeptu positibo moduan saldu nahi digute estatuek. Hau, ona omen da, langile, gazte, emakume eta gizartearentzat oro har. Baina guk, Plataforma hau osatzen dugun kideok ez dugu horrela denik uste.

Zuen lehiakortasuna, gure prekarietatea da. Zuen lehiakortasuna gure miseria da. Zuentzat etekinak handitzea suposatzen du, merkatuan, domeinu eta kontrola handitzeko erreminta da lehiakortasuna. Guretzat, lan baldintzak kaskartzea, malgutasuna areagotzea, desberdintasunak handitzea eta injustizia eta txirotasunean sakontzea esan nahi du. Lehiakortasunak, emakumeon zanpaketa egoera betikotzea suposatzen du.

Zuen lehiakortasunak, gure mendi eta itsaslabarren txikizioa suposatzen du. Lehiakortasunak azkarrago joatekoa, energia kontsumoa handitzea, ingurugiroaren kaltetzea dakar, nahiz eta zuek, poltronetako agintariek berdez eta sostengarritasunez margotzen saiatu. Txikizioa, eta gure ondorengoentzako inguru birrindu bat uztea suposatzen du zuen lehiakortasunak. AHTa, Jaizkibelgo super portua, errausketa plantak, Hondarribiko aeroportuaren handitzea… hori baldin bada zuek eskaintzen diguzuen alternatiba, guk ez dugu nahi.

Krisialdi hau sistemaren krisia da, metaketa, espekulazio eta finantzen trapitxeoak sortua. Irtenbidea ez dira lehiakortasunaz hitz-egiteko bilerak, baliabide finituak dituen mundu batean denok, hemen zein afrika edo hego ameriketan dugun bizitzeko, ondo bizitzeko, lasai bizitzeko eskubidea gauzatzeko irtenbideak bilatzea baino.

Zuen lehiakortasuna ez dugu nahi, horrek, guri, langileagoari kaltea baino ez baitigu ekartzen.

Lana banatu beharra dago, denok baitugu lasai eta eroso bizitzeko eskubidea, denok dugulako duintasunez bizitzeko eskubidea; eta lehiakortasunak guda esan nahi du, handienen, boteretsuenen trikimailua beraien poltsikoak betetzen jarraitzeko.

Zuen lehiakortasuna gure pobrezia delako, datorren astean burutuko den gailurrari aurre egingo diogu, Igandean hilak 7 eguerdian Donostian burutuko dugun manifestazioaren bidez.

Bitartean, aste hau eta hurrenaren zehar kaleratuko dugun manifestuari atxikipena emateko eskatzen dizuegu gizarte eragileoi. Beste modu bateko Europa, herrien Europa, ekonomiak gizaki eta herrien nahiei erantzungo dien Europa eta ez alderantzizkoa nahi baidugu.

Horrela ba, aipatu Manifestua Ostiralean hilak 5, 11.30etan CRAJen egingo dugun prentsaurrekoan aurkeztuko dugu eta atxikipena ematen duten taldeei bertaratzeko eskatuz amaitzen dugu gaurkoa.

KAPITALAREN AURKAKO PLATAFORMA

martes, 26 de enero de 2010

ura kepenenen

Pachiyacu herrixka, Txatxien herriko hiria, Esmeraldas departamenduan dago, Ecuadorren.
Handik bidaltzen dizuegu egun berriaren agurra: "Ura kepenenen" (Egun on). Eta esnatzen ari bazarete "Ura chaio?" (Nola ari zareten egunsentiratzen?).
Joseba

lunes, 18 de enero de 2010

To Shoot an Elephant



Gaur urtarrilaren 18, urte bat betetzen da Israelek Gazan palestinarren aurka egindako eraso basatia amaitutzat eman zuenetik, eta sarraski hura eta gaur egun oraindik Gazak jasaten duen setio kriminala salatzeko, To Shoot an Elephant dokumentalaren emanaldi globala antolatu dute mundu osoan.

Alberto Arcek eta Mohammad Rujailah-k hartutako irudiekin osaturiko filma gaur ikusteko aukera izango da munduko txoko askotan eta interneten, baita Euskal Herrian ere, ikusi hemen zerrenda.

Gure eskualdean ikusteko aukera ere badago Mikelazulo Elkartean Gaur 19:30etan.

Ezin baduzu toki hauetara hurbildu lasai, emanaldia interneterako ere prestatu baitute, eta hementxe bertan edo ekimenaren webgunean ikus dezakezu, hizkuntza ezberdinetara itzulitako azpitituluekin gainera.

Informazio gehiago hemen: http://www.toshootanelephant.com/eu

jueves, 14 de enero de 2010

Pertsona langabetuen mugimendu globala

Kataluniako lagun batek mezu hau bidali dit:


Una veintena de asambleas de personas paradas responde al llamamiento por una coordinación global

El llamamiento por un Movimiento Global de Personas Paradas, a sólo cuatro días de su convocatoria, ha sido un éxito. Integrantes de distintos colectivos que hasta ahora desarrollaban su actividad sin ninguna relación entre sí están dando pasos para establecer una coordinación global que permita ampliar los vínculos de apoyo mutuo y darle al movimiento una mayor proyección social. En Málaga, Jerez, Rota, Cáceres, A Coruña, Barcelona, Molina de Segura y Badía del Vallés, entre otras, las personas paradas debatirán en sus próximos encuentros las posibilidades que abre la nueva iniciativa. Varias consideraciones se van asentando con el debate horizontal:

1º. El movimiento de personas paradas es un movimiento plural con dos denominadores comunes: la preferencia por la democracia participativa como forma de organización y la crítica al sistema capitalista como causa y origen de la miseria mundial y los problemas de la clase trabajadora.

2º. El propósito de una coordinación global no es reducir la autonomía de las asambleas locales, sino establecer vínculos de solidaridad, intercambiar información y experiencias, y realizar acciones conjuntas en torno a aquellas reivindicaciones en las que estamos de acuerdo.

3º. La situación de extrema necesidad por la que atraviesan las personas paradas podría dar lugar a un catálogo muy amplio de reivindicaciones comunes, desde el ámbito laboral, a los ámbitos social y educativo. Pero quizás podríamos dar un primer paso estableciendo una reivindicación común en torno al cumplimiento de los artículos 23 y 25 de la Declaración Universal de Derechos Humanos, que regulan, respectivamente, el derecho de toda persona al trabajo y a la subsistencia, incluida la salud y el bienestar, y especialmente, la alimentación, la vivienda, los servicios sociales necesarios y el seguro de desempleo.

4º. Como primera acción común, se ha planteado la concertación de un día para la iniciativa global de las personas paradas. Se trataría de trabajar para una amplia convocatoria de una jornada donde las personas paradas salieran a manifestarse en sus respectivas localidades de forma simultánea. Para ello, naturalmente, se debería recabar el apoyo de muchas organizaciones sociales que están trabajando frente a la crisis y que podrían sentirse involucradas en una convocatoria de esta naturaleza.

Nada se decidirá sin contar con las aportaciones de todos y todas. Ayúdanos distribuyendo nuestra información y participando en el debate. Si conoces algún colectivo o persona que pueda estar interesadA en recibir noticias nuestras, háznoslo saber.

muevetecontralacrisis@yahoo.es

Asamblea de Personas Paradas y Afectadas por la Crisis

Ezagutzen duzue hemen horrelako mugimendurik, edo antolatzen hasi den jenderik?

birasuegi

domingo, 10 de enero de 2010

aisialdia krisi garaian

Fanderia auzoan, haurrak korrikan, auzokide asko animatzen, festa giro atsegina.
Lehendik bazegoen tradizio txiki hau, bainan mantendu egin da. Krisi garaian, aisialdia aldatzen da. Oporrak? Bai, aurten etxean! Aste bukaera joango al gara? Zenbat balio du! Zer, afaritxo bat? Sentitzen dut ezin dut...! Eta zer egingo dugu hemen? Adibidez, jokoan jarri auzokide bakoitzaren eta guztien imaginazio ahalmena, gaitasun berezi apartekoak... eta festa sortu. Festaren espektadoreak izan beharrean, festa sortu. Esaten zuen gure herriko bertsolariak, Xenpelarrek noski: "Debalde festa preparatzen det gogoa dedan orduan". Haren bidetik zer ez dugu ikusi Oreretako auzoetan....!
Auzokide bat.

jueves, 7 de enero de 2010

Krisia, burtsa eta Aurrezki Kutxak

"No le digas a mi madre que trabajo en bolsa" - Entrevista a Paco Álvarez from AttacTV on Vimeo.

Ikusi bideoa, Paco Alvarez-en iritzia benetan baliotsua iruditzen zait, sistemaren finantzieroaren zentroan bizi eta lan egin duen pertsona da (Pariseko burtsaren presidenteordea izandakoa da), eta sakoneko ezagutzatik planteatzen du bere kritika. Bideoan galdera batzuk erantzuten ditu, baina gehiago jakin nahi baduzue ikusi "No le digas a mi madre que trabajo en bolsa", Pacoren bloga.

Krisikatzen blogeko lagunei eztabaida txiki bat proposatzen dizuet, bideoan aipatzen diren gai batzuk jarraituz:

Zergatik erabiltzen dira Burtsaren indizeak ekonomiaren egoeraren adierazle moduan, argi dagoenean ekonomia errealarekin gero eta ikusteko gutxiago dutela?


Aurrezki Kutxak "teorikoki" izaera sozialarekin sortu ziren, eta asko kontrol publikoarekin. Hala ere gaur egun, izaera hori irudi hutsa dela uste dut, eta argi dago edozein Banku pribatu bezela benefizioen maximizazioa dute helburu bakarra. Nola iritsi dira egoera horretara? Nork kontrolatzen ditu eta zein interesen menpe daude gaur egun? Badago alternatibarik?

Sistema eta gaur egun bizi dugun egoera aldatu daitezke? Baietz uste dut, nola ez dakidan arren. Argi daukadana da, ezinbestekoa dela, edozein aldaketa posible izateko aldatu nahi dugunaren izaera eta funtzionamendua ondo ezagutzea. Baina nola egiten da hori? Kultura ekonomiko gutxi dago, eta komunikabide eta hezkuntza sistemak ez dute asko laguntzen. Zer egin dezakegu horren aurrean?

Nahi duzuen aritik jarrai dezakegu eztabaida, animatu!

birasuegi

Danemarkeko kontsulatua Errenterian dago

Urtarrilaren 6ean, Capuchinos auzoan, Termikaren parean, Danemarkeko kontsulatuaren azpian hor ikusten duzuten jendea Green Peaceko detenituen alde bildurik, kantak eta rona, hotza eta berotasuna, lurraren ahotsa.

neurri xume hau...

Komertzioetako langileek bizi kalitatea aldarrikatzen.


Alcampo enpresak langile malgu-makurtua nahi ditu, hamar orduz jarraian lanean, erritmo desegokietan. Soldata txiki baten truke, langileek bizimodua Alcamporen mesedetan antolatu beharko dute. Langilearentzat supermerkatutik kanpoko denbora garrantzirik ez balu bezala. Irungo Alcampoko enplegatuek iazko azken egunetan,abenduaren 26an jada protesta kalera eraman zuten, orain Oiartzungokoei tokatzen zaie, arrazoi ber-berengatik. Alde bateko erabaki baten bidez, Alcampoko zuzendaritzak ordutegi eta lan antolaketa berri bat inposatu nahi du. Helburua, langileek gero eta lan gehiago egitea, Alcampoko etekinak puzteko. Jadanik bidea erakutsi du zuzendariak, greba egiten dutenak behin-behinean kontratatua den langile malguago batez ordezkatuko ditu, makurtu nahi ez dutenak “al kanpo”. Krisi garai honetan, duda izpirik gabe, nahiko eskaera izango du erreserba-langile izateko.
Jai egun hauetan, Nafarroan ere komertzioetako langileak malgukeriaren aurka ibili dira, jai egunetan jai izateko eskubidearen alde hain zuzen. Zorionez, lehen mobilisazio horiek arrakastatsuak izan dira baina hor ere merkatal gune handiak dira aintzindari. Urruneko langile txiroak explotatuz aberasten diren merkatari handi horiek poltsikoak gizendu nahi dute, diru-katearen bi muturrak estutuz. Krisi garaian, irabaziei eutsi nahi izanez gero, eginbiderik ohikoena, langileen kopurua eta soldatak murriztea. Egokitze estrukturala deitzen diote horri. Beren estrukturak gure bizien estrukturak dardarka jartzen baditu ere. Eta gu langile/kontsumitzaile tristeok pertsonalitate bikoitzean atxilo, ikusle ezaxola eta mutuak gelditzen gara maiz,kontsumo inkondizionalean murgilduak. Urte hasi berri honetan, asmo berri bat proposatu nahi diot gure buruari, erosketak egitean igandetan : okindegian, egunkarien kioskoan eta zabalik dauden tabernetan edo kultur gunetan soilik joatea gure dirua xahutzera, mendia, hondartza eta kalea doan daude oraindik...
Eta beste egunetan, gaueko zortziak baino lehen erostera joaten bagara hainbat hobe, komertzioko langileen lagun eta senideen mesedetan izan daiteke... Eguneroko elkartasun neurri xume hau urte berriko asmoetan eta lorpenetan izan dadin. Nathalie

martes, 5 de enero de 2010

LUR BARRENEKO HOTSA

Juantxo askatu!

Bihar, asteazkena, urtarrilaren 6an, Greenpeaceko lau preso lagunen aldeko elkarretaratze bat egingo da 19.00etatik 21.00etara.

Non:

Errenteria (Gipuzkoa) Consulado Dinamarca (Entrada al Barrio Capuchinos, Sorgintxulo Kalea 3-1)

Badakizu, lagun, entzun lur barreneko hotsa. Honela dio: "ay ay los sin tierra yayay...Pacha Mama, Tierra herida. Somos tu clamor!".
Lur gabetuak zarete naturaren losintxa eta ekaitzetatik nahiko urrun. Lurgabetuagoak izateko bidean, Kopenhagen bildu ziren arduragabeen erabakiengatik. Tematzen badira, sutafuego txikitu dezaket gizakion bizibidea, indartsua bait naiz. Bainan ez da nire gogoa nigandik sorturikoa desegitea. Bihar, nire aldarri izan nahi baduzute, xuxurla bezala, bildu zaitezte Capuchinos auzoan, Errenterian.

Julen.

domingo, 3 de enero de 2010

HIRU AUTOBUS

Hiru autobus, hiru, abiatu ziren Errenteriatik urtarrilaren 2an Bilbo aldera. Ez dakit zenbat kotxez edo lineako autobusez. Bilbo Bilbo da, eta manifa ondorengo giroa apartakoa...
Kasua da, manifa egin zela, autobusak hartu eta "bideokonferentzia" bat eratu zen itzulerako denboran. Zenbat gauza esan ziren ordubete pasa hartan! Izugarria entzutea erdi negarrez Mikel Arrietaren amaren hitzak; batek kontatzen zuen manifan hasi zela kantatzen "Ator, ator preso etxera, askatasuna ospatzera...." eta aldamenean zeuden Ordiziko bi neska, ostiralero etxerat-en martxara biltzen diren horietakoak, eta ez zekitela letra horrekin. Orduan, gelditu zirela Oreretara eskatuko zutela letra, hurrengo urterako prest edukitzeko. Hirugarren batek kontatzen zuen alai Bilboko udaletxera hurbiltzerakoan txalaparta jotzen ari zelarik, aitaren bizkar gainean zutik zegoen 3 urteko mutikotxoak nola hasi zen txalaparta-dantza egiten eta amona batek nola ari zen farrez emozionatua haurtxoa ikusita. Horrela kontu asko kontatu ziren bideokonferentzian autobusetik autobusera. Bainan kuriosoa neska batek egin zuen proposamena. Proposamena matematikoa zen eta soluziorik gabekoa. Esan zuen: nire proposamena hauxe da: 1+1...1.000. Inork ez zion ulertzen eta azalpenak eman behar izan zituen:
Begira-zioen-- oraintxe bertan entzun dugu 2010 urtea norberaren erabaki eta konpromisoaren urtea dela. Eta ohituak gaude guk erabaki hartu gabe, beste batzuk erabaki hartutakoan erabaki horri segitzea. Horrela joaten gara astero Etxerat-en ibilaldira. Batzuk gehiago egiten dute: adibidez, senideei lagundu bisitan joaten direnean, edota, zozketak antolatu, edota batzarretan txistua jo, edota kartelak jarri... Bainan badago beste multzo bat egin dezakeena bere esperientzia propioa, zerbait neure kabuz eginda. Eta hortara doa 1+1...1000. Hiru hilabetean jauzi bat ematen saiatzea ostiraleko ibilaldiaren jende kopuruan. Joaten garen bakoitzak, astero astero, bi ezagunei animatu, proposatu, gonbidatu ostiraleko horretara joaten. Eta otsailaren azkeneko ostiralean 1.000 elkartzen bagara? Zer iruditzen? Eta aklamazioz onartu zen proposamena hiru autobusen bideokonferentzian. Han ziren 165 pertsona. Total 165 x 6= 990. Milatik oso gertu.

Xabier

viernes, 1 de enero de 2010

MUNDU BERRI ON

Ur Goiena Ur barrena Ur-te berri egun ona
Krisikatzen jarraituko dugu, hau da, krisian mundu berria irudikatzen.
Blogaren irakurle guztioi opa diegu Some Times negro espirituala, lau hizkuntzetan lau haizetara hedatua:
Iraganera: esklabuen kanta, historian izan diren zapaldu guztien kanta
Lurrera: Lur gabekoen kanta, ahotsik ez duen Lurraren beraren kanta.
Bihotzera: Oso latza izan da esan zuen Joseba Arregik pasatakoa adierazteko torturapean hil baino ordu batzuk lehenago. Etxerat aupa!
Etorkizunera: din-don haurrak jolasten, jotzen biziraupenaren soinua.


Some times, I fell/Laike mother less chaild (bis)/Trouble live, trouble live/A long way from home/A long way from home.
Entzun, lagun,/Lur barneko hotsa(bis)/Oso latza izan da,/ oso latza/ Bidai luzea etxerat/Bidai luzea etxerat.
Ay, ay, ay ay!/Los sin tierra yay ay!(bis)/Pacha Mama, Tierra herida/Nosotros somos tu clamor/Nosotros somos tu clamor.
Din don din don/Din don dan de la cloche(Bis)/Joue enfant sous l’ arbre/jou enfant sous l’arbre/Le son de la supervivence/Le son de la supervivence.

jojanabe

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA