martes, 5 de enero de 2010

LUR BARRENEKO HOTSA

Juantxo askatu!

Bihar, asteazkena, urtarrilaren 6an, Greenpeaceko lau preso lagunen aldeko elkarretaratze bat egingo da 19.00etatik 21.00etara.

Non:

Errenteria (Gipuzkoa) Consulado Dinamarca (Entrada al Barrio Capuchinos, Sorgintxulo Kalea 3-1)

Badakizu, lagun, entzun lur barreneko hotsa. Honela dio: "ay ay los sin tierra yayay...Pacha Mama, Tierra herida. Somos tu clamor!".
Lur gabetuak zarete naturaren losintxa eta ekaitzetatik nahiko urrun. Lurgabetuagoak izateko bidean, Kopenhagen bildu ziren arduragabeen erabakiengatik. Tematzen badira, sutafuego txikitu dezaket gizakion bizibidea, indartsua bait naiz. Bainan ez da nire gogoa nigandik sorturikoa desegitea. Bihar, nire aldarri izan nahi baduzute, xuxurla bezala, bildu zaitezte Capuchinos auzoan, Errenterian.

Julen.

1 comentarios:

maixu dijo...

DEKALOGO SINDIKALAREN MANDAMENDUAK
7
LURRA ETA BIZITZA ZAINDU
Horregatik, itxas-, lur- eta aideko kutsadura, aldaketa klimatikoa, baso-erauzketa, arnasezinezko aidea, elikadura genetikoa, zarata fisiko eta informatikoaren degradazioa, bururik ez duen produktibismo sarraskitzailea
onartezina da
Ondorioz Pasaiko Termica eta Superportua, Abiada Handiko Trena, lurraren porlanizazioa gelditu-arazi behar dira, eta lurra eta bizitzarekiko errespetuzko energia, garraio eta produkzio sistemak landu behar dira, premia osoz.

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA