martes, 3 de noviembre de 2009

Krisikatzen jaiotza festa



Gaur arratsaldeko 6tan modu espontaneoan eta festatxo txiki bat eginez, behar den bezala sortu da Krisikatzen bloga, blog autologo, autonomo eta autoeratua. Lanetik bueltan izan dut notizia eta bertan parte hartzeko konpromisoa hartu dut berehala. Helburu anitzeko bloga, taldea, gure herriaren krisi egoera depresibo honi buelta ematera datorrena. Hemendik aurrera herriko jendearekin metaketa bidez aurrera aterako dugun proiektua. Ongi etorri Krisikatzen!

Dicen que gritar alivia. Para eso ha nacido krisikatzen, para dar la palabra a los que sufrimos con la crisis, para poder gritar y vivir esta crisis de una manera más humana. Para denunciar a los que nos han llevado a esta situación y para consolar a los que la sufren. Un abrazo muy grande a este recien nacido. Esperemos que venga con un pan bajo el brazo. Gora krisikatzen.

Txanpan argia eta ardo beltza. Gure herritik Balin dauden Karmele, Julia, Nati eta abarrekin topa eta opa egin dugu jaio berriarentzat sorginkeria guztiak desiratuz.Argia (txanpaña) eta haragia (ardoa). A zer lotura!!!. Gora Kizikatzen!

Beñat,Jabi eta Joseba.

3 comentarios:

jabi dijo...

aupa krisikatzen. zuen jaiotza kuriosoa izan da. aupa zuek.

birasuegi dijo...

Oso kuriosoa bai. Ongi etorri!

jabi dijo...

Hau bai inkoherentzia! Krisiaren kontra txanpaina edaten.

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA