lunes, 2 de noviembre de 2009

GRIPE A-ri buruzko galderak/gogoetak

GRIPE A-ri buruzko galderak/gogoetak:

1.- Txerri eta hegaztien produkzio sistema industrialak ( milioika animali kontzentrazio eremu infernaletan; antibiotikoaz blai...) zer ikusteko al du gripe aviar eta gripe porzinaren agerpenarekin?
2.- Osasunaren Erakunde Mundialak ba al du pandemiak garaiz detektatzeko eta gero aurre egiteko prestakuntzik, edota elikaduraren multinazionalen menpe egonik ezin du prebentziorik egin eta multinazional farmazeutikoen menpe egonik ezin ditu inbestigazioak eta prezioak irabazi-etekinen morrontzatik askatu?
4.- Nor da Tamiflu-ren gripearen aurkako txertoaren patentea duen enpresa? Rumsfeld Irakeko eraile eta torturatzailea. Zenbat milioi txertoa saldu ditu?
4.- Gripe A delakoaren hilkortasun tasa gripe arruntaren %1koa da. Zergatik piztu dira horrelako alarmak?

"No es la naturaleza ni una conspiración, es el sistema" Jaime Baquero

CAMPANAS POR LA GRIPE A from ALISH on Vimeo.





0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA