domingo, 15 de noviembre de 2009

bigarren eskuko azoka

Azaroako 15ean, igandeko goizpartean, Errenteriako Zumardia postuz eta jendez gainezka zegoen. San Markos Mankomunitateak antolatzen duen "bigarren eskuko azoka"-k, Oreretan zuen hitzordua.
MBB egitasmoa lantzeko asmoarekin antolatzen dute azoka hauek.
M....murriztu zabor/soberakinak.
B.....Berrerabili erabilitakoa.
B.....Berziklatu.
Horrekin batera konposta egiteko ontziak, publizitatea ez etxean eta holakoak....
Giro ona. Antolatzaileen aldetik hizkuntz-oreka egokia. Eskusoinu txiki bat (eta berdaderoa) erosi nuen. Haur-gaztetxo bat saltzaile. Erregateoan aritu ginen. Moldatu zen bikain. Musika-piezatxo bat oparitu nion. Amona txaloka.
Denetarik zegoen: panpinak, eskusoinuak, liburuak euro batean, arropak, pitxiak, artisautza, zaharkitutako monetak, apaingarriak, zapatak, biniloak, zintak, DVDak, giltzak gordetzeko kutxatxo panpinez apaindua eta zerrenda amaigabea.
Ekimen interesgarria, esanguratsua. Krisi garaitan aurre egiteko lagungarria. Honi buruzko informazio zehatza www.gipuzkoa.net/san-marcos eta baita ere "donostitruk"

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA