domingo, 15 de noviembre de 2009

Egunkaria-epaiketa eta krisia

Harremanik ikusten? Pentsatzen jarrita...
Egunkariaren auzia oraingo krisi honek eztanda egin aurretikoa da. Bai. Bainan iraganak eta orainak izkutuko loturak dituzte.
Eman dezagun "behekoen esperantza" handitzen doala, autoantolakuntza, giro aske eta konfidantzazkoa, duintasunaren oihu bizkorra... Ez al da esperientzia "prebentiboa" nahi dutenean behekoen ahotsa ezabatzea? Alderantziz, Egunkariarekin egiten ari diren desmasiari erantzuten ez badiogu, ez gara ari borrokatzeko libertadea gutxiesten?
Bada.... azaroaren 26ean hitzaldi bat izango da Errenteria/Oreretan "Egunkaria Auziari" buruzkoa. Eta martxan da jadanik 10€ eta 50€-ko bonoen salmenta. Eta larunbatero jarriko dira mahaiak herrian. Eta Kurtsaalen ekitaldi artistiko erraldoia egin behar da hil honen bukaeran.... Eta kamisetak ere salgai daude...
Eta noski ohore handia izango da zuretzat..... bonoa edo kamiseta erostea... eta are ohore handiagoa bonoak eta kamisetak saltzen laguntzea...... Zure esku!

Ainhara.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA