jueves, 19 de noviembre de 2009

KORNELIOK ESAN DIT

Lehengoan Cine Reynan nengoela Corneliorekin egin nuen topo. Egunkaria dela eta ez dela, diru-kontuak direla eta ez direla... Honako hau kontatu zidan: "Maiatza aldean begirada bat eman nion gure negoziaren balantzeari eta miura bat bezala atrapatua gelditu nintzen. % 15eko jetxiera. Etsipenaren amildegian erortzeko arriskua ikusita, erabaki nuen ez nuela hilabete batzutan horrelako liburuari begiratuko. Lana bai, badiagu, bainan dirutan behera egin dugu. Dena den, aurtengo bukaerarako zertxobait hobetuko dugula espero dut. Aldiz, supermerkatu handiek, bestela badirudi ere, kolpe latzagoa jasan dute. Nire ustez, supermerkatuekin gertatu da gauza bat: zerbait beharrezkoa erostea joan eta hain beharrezkoak ez ziren beste hamarrekin atera. Orain berriz, zentimoari gehiago begiratzen zaio. Eta superfluoa dena, horixe da lehen lehenik baztertzen dena. Bainan horixe zen, agian, supermerkatuen iturri emankorrena: kontsumismora bultza eta bultza, bainan ezin danean ezin da".
Hogeitabatekoa

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA