lunes, 2 de noviembre de 2009

Mintzagaia: krisia



Kafetxo baten inguruan bildu gara Niessen-go Muruarekin, Papresa-ko Alcalarekin, Catelsa-ko Olaizekin, Portu-ko Izquierdorekin eta Masti-ko Olaizolarekin. Bost enpresa esanguratsuak bailaran. Mintzagaia: krisia.

Denetan egon badago “krisiaren sentimendua” bainan momentuz krisiak ez du berdin ikutu enpresa hauen produkzioa. Niessenen lana behera egin du nabarmenki, Catelsan (automoziorako lana egiten bait du) %50 jetxi da produkzioa, Portuan (kotxeak eta etxegintza ziren giltzarriak) asko jetxi da. Bainan Papresan produkzio mantendu egin da, nahiz eta abenduan behera gogor joko zuela beldur izan. Produkzioa mantendu da, bainan ez dakite zer preziotan ari diren saltzen eta “errentabilitatea” nolakoa den ere ez. Beldur horren harian Enpresak batzar batean errelebo-kontratoa kentzea proposatu zuen. Momentuz ez da neurria aurrera eraman. Eta Mastin “kontadore elektronikotan” puntako enpresa denez, horri esker, produkzioa mantendu da. Duela bi urte garraiolarien greba egin zenean nabaritu zuten krisia. ERE mugatu bat ere ezarri zuten. Bainan gero lanez ondo dabiltzate. Egia da enpresako langile kopurua nabarmen jetxi dela, eta azken lau urtetan lana uzteko intzentiboak erabili dituztela. Lau urtetan 250 langile izatetik 93 izatera pasa dira. Eta gero daukate “ebentualen dantza”. Gaur bai, bihar ez...
Enpresa denetan lan-malgutasuna geroz eta handiagoa da. “Flexibilitate” hitz polit horren atzean zer dago? Portuan “ebentualak” ia desagertu dira lantokitik eta langile finkoen artean despidoen mehatxua marrazten hasi da. ERE aplikatu dute eta orain soldaten izozketa proposatu dute. Catelsan, berriz, oporrak enpresaren beharretara moldatzen hasi ziren (udako oporrak neguan gastatu), bigarren saioan ostiralean jai oporrak gastatuz, gero 6 hilabeteko ERE, eta orain, langileen protestak tarteko, 3 hilabetekoa. Horri erantsi behar zaio errelebo-kontratua kentzea. Zertan da flexibilitatea Niessenen? Errelebo-kontratua mantentzen da, bainan hemen izan beharrean, multinazionala denez, agian Andaluzian edo beste nonbaiten mantentzen da. Gainera lana gutxitu denez, produkzio eskaeren arabera lanpostuz aldatzen dute jendea, kategoria handiagotara edo txikiagotara lan-sari berdinarekin. Lan postu batean espezializatutako langilea bukatzen ari da. Papresan flexibilitatea Niessenen antzekoa da.

Krisiaren aurrean egin den mobilizaziorik handiena, dudarik gabe, maiatzaren 21eko greba orokorra izan zen. Modu diferentez bizi izan zen greba hori fabrika hauetan. Hona hemen egindako aipamenak:

Papresak ez zuen, egia esan, grebarik egin. Makina bat geratu zen goizean, bainan arratsaldean martxan zegoen. Sindikatu guztiek ez deitzea eragina izan zuen. Ez zen batzarrarik egin eta kartelen bidez egin zen deia. Sindikatu bat gogor kontra azaldu zen. Grebaren aurrean erresistentzia giro bat nabaritu zen. Nahiz eta krisiaren sentimendua orokorra izan. Fabrikan produkzioa bai, bainan senideak, lagunak, auzokideak direla... denak daude krisiaren sentimenduan.

Niessen-en, aldiz, %80 atera zen greban. Besteak batez ere administrazioko langileak izan ziren. Giro oneko greba izan zen. Bainan Niessen krisian zeraman urte bete eta sindikatuen erreakzioa oso berandu iritsi zen eta nahiko motela izan zen. Greba ondo egon zen. Jarraipena ordea adorerik gabea. Orain krisiari aurre egiteko greabara deitu zuten sindikatuek atera duten “dekalogoa”-rekin planak egiten hasi dira.

Mastin greba egin zen. Batzarra egin zen. Batzarra bizia izan zen, jende askok hitzegin zuen. Gustora atera ziren. Administrazio jendea eta ebentual batzuk ez ziren greban integratu.

Eztabaida orokortu zen solaskideen artean. Krisi hau berezia dela, batez ere azken 20 urteetan ebentualitatea, kontratu zaborra, prekarietatea izugarri zabaldu delako eta hori izan dela krisiari aurre egiteko erabili duten koltxoia. Prekarioak kalera, prekarioen lan baldintzak gehiago estutzea. Ebentualen gain enpresek egiten duten presioa handia da. Kaleratzeko mehatxua etengabea da. Aski da kontratua haustea. Kontratua mantentzeko ebentualen artean lehiakortasuna dago. Sindikalistekin hitzegitea nota txarra da enpresarentzat. Hori larritzat hartzen du Olaizolak. Orain enpresa zatitua dago: finkoak, adinekoak; eta ebentualak gazteak. Bestalde ERE-k badu bestelako eragina: langileen organizazioa eta borroka zailagoa bihurtzen du. Baldintza hauetan maiatzak 21eko greba beharrezkotzat jotzen zuten gehienek. Sindikatoek aldiz, finkoen sindikatoak dira, gehienbat, eta gainera, batzuk menpekotasun handia dute estatuarekiko, harengandik jasotzen bait dituzte dirutza handiak.
Elementu hauek guztiongan eragina izan dute. Sindikatu borrokalariak ere lotan bezala egon dira. Bainan batez ere, eztabaida nagusia, negoziazioan sinisten dutenen eta mobilizazioan sinisten dutenen artean kokatzen zen.

Joseba Barriola

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA