sábado, 7 de noviembre de 2009

IKASLE FULTIME ERTAINETAN

Ertainetako ikasleak aldaketak sumatu dituzte kurtso berrian eta agobiatuak daude. Hasarre hasieratik exijentzia exajeratuak jarri zaizkielako. Iritsi dira azterketak eta hasierako amorrua, etsipena bihurtzen ari da. Filosofia, matematika, historia... bapatean ikasi beharreko gaiak biderkatu dira. Filosofian, adibidez, lehen 5 filosofo handiak ikasi behar ziren, orain berriz 10. Badirudi irakasleei furia bat sartu zaiela eta orain urte betean ikasi behar da lehen bi urteetan ikasten zena.
Kexu daude ikasleak. Jarri zaien programari jarraitzeko egun osoa egon behar dira orduan sartzen. Klasetik aparte beste lau ordu gehiago liburuen gainean. Ez da denbora gelditzen borondatezko gauzak egiteko:arraunean aritu, lagunekin solastu, koru batean parte hartu, talde erreibindikatiboetan parte hartu... Bizitza=liburuak, eta gero azterketaren presioa. Irakasleek ere ez dakite zergatik eman den aldaketa hau. Eskola ordutan batzutan aspertzen dira, besteetan ez. Bainan denbora guztian somatzen duten presioa azterketak aprobatu beharra. Ikastea, mundu berriak aurkitzea, garai bateko anima ulertzeko filofoek izan duten habilidadea miraritzea, matematikaren magia atzematea, poeta handien lilurakin gozatzea....? Zer da hori! Begira azterketa daukat eta ezin dut holako gauzekin "denbora galdu". Zergatik gertatzen ari den hau dena? Ikasle batzuk badute susmoa Bolonia prozesuarekin zer ikusterik baduela.

Maixu

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA