San Tomaseko ferian aditua.
Kezka dario, abenduaren 21ean Oreretako zumardian, burdin sareko kaiola estuetan atxilotuak diren animaleen solasaldiari.
Oiloak eta oilarrak : - Benetan, prinzipio eta funtsa gutikoak dira humano horiek ! Azken urteotan, haziendaren debekua San Tomas egunean eta aurten zerriak gripeak jota direnean, Anetsu urde zikin hori gure artean !”
Untxiak : “- Hara, lumadun horiek ! Duela guti, zuek hegaztiok gripea hedatzen zenbiltzaten. Eta zuena bai larria zela ! Eta gainera, zerriak ez dabiltza hegan, muga guztien gainetik, zozoak beleari, ahatak antzarari, oiloak kaioari A!A!atxis...”
Untxiaren doministikuak kaioletan, izu ortzikara firurikandabil. Ardiek lastobalan sartzen dute muturra. Ondotxo gogoratzen baitute beraiek ere, ardi gripea izeneko gaitza. Untxi horiek ez dira, batere solidarioak !
Ahuntzak, ozenki, abere guziek entzuteko gisan : “- Untxipaio halakoa ! Zure txanda etorriko da , gripea ez bada, eromenak jota ehundaka akatuko zaituztete. Ez al zarete konturatu, humano horiek asegaitzak direla ? Bizi baldintza anker horiek dira gure gaitz guzien iturburua, gero ta estuago, gero ta lasterrago eta naturatik gero ta urrunago.
Diruaren sukarra bai dela izurritea! Holandan, ahuntzaren gripe bat agertu omen da, ahuntz talde asko sakrifikatu beharko omen. Udaran, itsaso bazterrean ibili nauzue eta, arrainek infernua kontatu didate. Plastikoaz, petrolioz eta hainbat produktu kimikoz bazkatzen dituzte. Antzutu dituzte eta azkenean askok suizidatzea erabaki dute.
Olentzeroz jantzitako gizon bat kaiolagunetik pasatzen da,
ahatak kakaraka hasten dira :“- Ikazkina, ikaztza baino ilunagoa haiz, txanpon triste batzuen truke saldu duk hire izena eta izana ! Gibelak dituk bai gure gibelen kontura ! Etxez etxe ibili beharrean, pasarelan harrokerietan habil lerde zaku tripatsua ! Habil kontuz, bizar zuriak kapoiak, ardoa eta ikatza lapurtuz gero, larrugorritan geldituko haiz eta agur merienda. Astoak, aztoratua, kakofoniari so, gogoetatsua geratzen da. Animale babestua naizela jakiten badute, nereak egin du...
jueves, 24 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario