lunes, 14 de diciembre de 2009

NOR DA EPAITUA?

Itxuraz eta benetan gure bost lagun horiek epaituak izango dira. Bainan itxura horren azpian hemen egiten den epaiketa demokrazia koldar eta injustoarena da.
Gure ekarpentxo bat, Jeremias-en Lamentazioen erara idatzitako poema hau:
Aaaaaaaaaaaaaats
Euskaldunen gogoaren hatsa
Egunkariak eman arnasa
Aznar izeneko pekatuari
dariola kiratsa

Aaaaaaaaaaaaaatz
Eskuz-esku egin da herria
Esku-hatzez Egunkaria
Lege ankerrez Del Olmo jaunak
bortxatzen du justizia

Iiiiiiiiiiiiiitz
Pentsamendu askearen hitza
Egunkarian bizitza
Atxilotze, tortura eta kartzelak
ez digute kendu giltza

Oooooooooooooots
Lagunari eiozu deiots
Ehundaka mila lagun ados
Bidegabeko epaia deuseztu
maitasun uholde-ahots

Ooooooooooooootz
Ezkerran daukagu bihotza
Eskubidearen jaiotza
Konstituzio espainola arrotzak
Euskara nahi gaitu hilotza

Uuuuuuuuuuuuuuts
Jaiotzen gara denok bilutsik
maitasunez ez gaudela hutsik
Epaile zitalak ez du lotsik
Askatasuna iraun zutik!!

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA