sábado, 19 de diciembre de 2009

5. eta 6. mandamenduak

DEKALOGO SINDIKALAREN MANDAMENDUAK
5
OSASUNA EZ DA MERKANTZIA


Horregatik, farmakoen inbestigazioa, produkzioa eta salmenta ia oso-osorik pribatizatua eta patenteen bidez babestua dagoena, herrien beharren gainetik egotea; eta bioteknologiaren inbestigazioa funtsean pribatua izatea; eta osasun zerbitzu funtsezko asko (odontologia, psiquiatria, zaharren zaintza...); eta publikoak diren osasun arlotan medizina pribatuari laguntzak ematea eta diru publikotik pribatua elikatzea
onartezina da
Ondorioz, osasungintzaren merkantilizazioaren aurka eta osasungintzaren sozializazio demokratikoaren aldeko mogimendu soziala bultzatzea premiazkoa da. Eta Jaurlaritzak eta Nafarroako gobernuak Europako estatuek gastatatzen duten bataz-bestekoaren mediaren azpitik ez egoteko, osasungintza inbertsio dexenteak egin behar dituzte.
6
PENTSAMENDU ASKEA
Horregatik inbestigazioa, pentsamenduaren difusioa, unibertsitatea eta hezkuntza osoa merkantzia bihurtzea, eta estatu gerrazale eta multinazional diru-goseen eskutan egotea, hitz batez ezagutza dirudunen eskutan preso egotea
onartezina da
Ondorioz, Europako Goi Mailako Hezkuntza Eremua (Plan Bolonia deiturikoa) bertan behera utzi behar da, analfabetismoarekin bukatu behar da eta gure herrian euskaldundu nahi duten guztiei abantaila guztiak eman behar zaizkie.

Maitzak 21eko Greba Orokorrekoak

0 comentarios:

Publicar un comentario

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA