Herriko azokan du postua. Haragia krisia jota omen dago. Hilabete honetan zertxobait gehiago saltzen ari da, bainan azaroa larria izan da.
--Zer dela eta zure ustez krisi hau? Guztiok sartu gara zorraren ekonomian, ahal genuen baino gehiago erosiz. Eta orain kaput. Ez omen dago lanik, ez dirurik, ez etorkizunik...
--Guztiok? Bankuak ere kristoren zorra eta operazio arriskutsutan sartu, bainan horiei eman zaie dirua?
--Hori esatera nihoan. Lotsagarria da. Gobernuaren "galtza jeistea" lotsagarria izan da. Bankuei eman, kredituak bizkortzeko zela esanez... eta emandako dirua bankuen beraien egoera larria hobetzeko bakarrik da.
Mikelek erosi du krisikatzen blogak atera duen "Dekalogo sindikalaren mandamenduak". Azken mandamendua: "Itxaropena sortu eta eraiki".
Hogeitabatekoa
domingo, 13 de diciembre de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 comentarios:
Publicar un comentario