lunes, 19 de octubre de 2009

Latinoamerica Mikelazulon

Mundubat organizó el pasado lunes 19 de octubre una interesante charla sobre movimientos sociales y luchas en latinoamerica. Hicimos unas cuantas fotos para vosotras y vosotros.





Gosetien Balada (Poema)


Hasiera:
Gose direnen balada, orain goaz kantatzera
Milatan mila jende xumeen samina deklaratzera.
Hemen aipatzen direnak, Euskal Herrian gertatuak,
Mundu osoan altxatzen dira gosetien matxinadak.

1
Arruabarrena Mendarte, Joxe Joakin dut nik izena
Hirurogeitan sartu naiz eta, Olidenen dut ohea.
Lekuonan naiz jaioa, aita nuen idizaina,
Gure etxea autopistakin gelditu zen erauzia.
Baserritik fabrikara, oi emigrazio garratza
Tajo enpresan lanarik gabe, kale gorrian zein latza.
Andre gaixoa tristuraz, joan zaitan zeru aldera,
Paroan pisu ezin ordaindu, hemen nago negarretan.

2
Deitzen naute Pumacihú, Errumaniatik etorria
Erreka bazterrean daukatu nik, txabola ikusgarria.
Txautxesku gizon krudela, urrezkoak ditu komunak
Sozialismo izena zikindu, langileak irainduak.
Altzairuzko hesiak, ustelak eta eroriak
Putreak ager dena lapurtu, orduantxe komeriak
Hementxe nabil penetan utzirik han famelia
Nire haurtxoa lau urtekoa orain eskolan hasia
3
Nire laguna Oke Jou, beltza alai ghanatarra
Bere bizitzan poza erein du, jaso ordea negarra.
Hamaika urte beteak, polizoi itxasontzian
Esklabu gisa Amerikara, herri kantak ezpainian.
Hitz emana hitz betea, etxean irakatsia,
Alokairuzko etxea erre zan, nagusiak bota kalera.
Errenterian Oke Jou, ama lurra bere begitan,
Gezur gabeko mundu berria, pir-pir bere bihotzean.
4
Tanger hirian jaioa, kale-mutil Hamza txiroa
Europan nuen ametsa baina, hemen naiz moro gaiztoa.
Tanger hiriko zokoan, oi ai zer menta ederrak!
Ederrak ziren bizkar gainean jaso nituen zigorrak.
Melilla itxas zabala, oi ai zer hesi krudela
Laguna galdu nuen jauzian, hesian harilkatua.
Babes etxean zaindua, aurpegietan etsaigoa
Zakur amorratuak bezala, susmo txarrez kutsatuak.
5
Preibit ukraniar erara, Olena nire grazia
Desiratzen nauen begiradak, barruan du malezia
Akorazatu Potemkim, gero sobieten iraultza
Eskolatu ninduen sistemak, usteldua zegon jada
Harrapariak saldoka, iraultza arrosa faltsua
Hondoratu zen estatua ta, miseria latza tristea.
Senarra nuen militar, ardozale eta bortitza
Miserian eta kolpatua, aldatu nuen bizitza.
6
Nire izena Williams da, Pitxiyakun naiz jaioa
Txatxi herrian, Ecuadorrean, Lurraren erdigunean.
Ohianeko indioak, Lurraren zaintzaileak,
Gure oihua entzun dedila, Euskal Herriko lagunak.
Lapurtu ziguten lurra, geure bizitza hautsia.
Basoan ezin, hiritan zabor, orotan mezpretxatuak.
Begiramenduz elkarri, zubiak egin ditzagun,
Gure hizkuntzak, jakintza, Lurra zain dezagun elkarrekin.
7
Jateko grinaz haziak, edozeren erosleak,
Urrezko kopetan hartzen dugu, zital-ergel heriotza.
Mundu gehiena gose da, gutxiengoa aspertua
Oparotasunean exkax da, bizi-nahiaren gosea.
Diru-botere gizonak, planetaren desgrazia
Lur eta uraz ase ezinik elikatzen dira gerraz.

Bukaera:

Ambolo akiva denori, Kristina Ndong nik gogoan
Bere samina bere irria, izan bitez bizigarri.
Gose daudenak herrian, ez dira bat eta ez mila,
Bos mila miloi ahots bilduak, eraikitzen miraria.

Joseba Barriola.

Kale tristea

Hitzegin dut Manolo zapatariarekin. Bere negozioa mantentzen da, zapatak konpontzea merkeagoa bait da berriak erostea baino. Hala ere, nabaritu du jendeak, geroz eta gehiago, xentimora begiratzen diola. Berak lana egiten duen kalean, herriko erdigunean, aspaldiko ohial denda, nagusia jubilatuta, itxi da eta ez dirudi berriro martxan jarriko denik. Pausu batzuk aurrerago Urbieta dendak denbora darama itxita eta zeroan dago. Pareko kalean Rass taberna itxita dago, alokatzen edo saltzen da. Negozio txikiak ireki-itxi ari dira. Manolok esaten du: kalea triste dago.
Umaran

Nortzuk garen, zer nahi dugun

Zibernetikaren espazio-denboran blog xume bat sartu da: “krisikatzen”. Zelula bizigarria eta osagarria nahi dugu izan. Etsipenak sendatzeko, tristurak uxatzeko lagungarri eta esperantza pizten saiatua. Norengan, ordea, konfidantza eduki? Multinazionaletan, horien gobernu morroietan... norengan? Krisikatzen maiataren 21eko grebaren uhinetan sortu da. Poztu ginen. Konfidantzarako hautagai eraikigarri berria aurkeztu zelako: behekoen elkartasuna. Harreman-informazio sarea eratuz horri bideak irekitzea eta hori esperimentatzea da gure nahia. Borroka-festatik sortuak autopoietikoak gara. Geure (bildu nahi duten guztien) burua gobernatzen dugu. Guk erabaki, guk antolatu, guk hitza egin. Askatasun osoz, adiskidantzan, talde autoeratua, autonomoa, autologoa. Errenteria/Orereta, Lezo, Pasai, Oiartzun bailara izango da geure harreman-informazioaren landa. Estekak jarriko ditugu. Idazleak, argazkilariak, poetak, langileak, amonak, haurrak, autonomoak, dendari txikiak... denok dute lekua krisikatzen. Denok dugu lekua krisiari aurre egiten. Eta desio bat. Benetako salbuespen egoera sortzen ahalegintzea. Zer da hori? Ez oraingo, ez inoizko aspaldian ezagutu ez dugun egoera. Hartan, lurra, landareak, animaliak begirunez tratatuko ditugu; hartan gizakia ez da esklabu izango; hartan emakumea ez da morroi izatera behartua izango; hartan hitza askatasuna izango da; hartan askatasuna ederra izango da. Monsantok ez du Indiako nekazariak suizidiora bultzatuko; Repsolek ez du Ecuadorreko oihanak suntsituko; IBM-k ez du orduko edo oraingo nazien estatistika-planak egingo; Bayerrek ez du osasunarekin negoziorik egingo; Bankuek ez dute pentsamendua sekuestratuko; Gobernuek ez dute gerrak eta kontrol polizial torturatzailea aginduko. Desio honekin bat ba zatoz gure konpainian sarbiderik baduzu.

Egunkaria Libre!

ERRENTERIA KRISIAN

ERRENTERIA KRISIAN
2009.URRIA